🎓✨Nazioarteko Batxilergo Duala aukera bikaina da ikasleen begirada zabaltzeko, nazioarteko testuinguru batean gaitasun berriak garatzeko eta, bertako Batxilergoko titulua lortzeaz gain, High School Diploma delakoa eskuratzeko.
Ikasturte honetan, Lauaxeta Ikastolako hainbat ikaslek konpromiso handia, jarraitutasuna eta antolaketa gaitasuna erakutsi dituzte programa honen barruan. Ohiko ikasketak nazioarteko ibilbide akademiko batekin uztartzeak autonomia, erantzukizuna eta erronka berriei aurre egiteko jarrera irekia eskatzen ditu.
Horregatik, bereziki zoriondu nahi ditugu Honor Roll aitortza jaso duten ikasleak; Batxilergo Dualean egindako lan bikaina eta emaitza akademiko nabarmenak aitortzen dituen diploma da.
Aitortza hau jaso dute, Lander Martinez, Aitor Landa, Maider Uriarte, Jon Vegas, Iñigo Fernandez, Miren Rementeria, Ana Saiz, Enara Maeso, Asier Morcillo, Ainhize Lezam, Lizardi Jimenez, Mikel Iglesias, Aitziber Ibarra, Julen Koratty, Julen Muguerza, Ekain Gordo, Leonard Plano, Maren Recalde, Marta Sainz, Jon Vazquez, Ander Uriarte, Liam Seiler, Mikel Maguregi, Jone Lago, Izadi Garcia, Ane Ortega, June Zallo, Markel Etxebarria, Luar Fernandez, Maider Galeano, Maialen Junquera, Adei Gorospe, Nerea Lazpita, Markel Gil, Asier Gil, Ayala Moreno, Ekain Suez, Nora artetxe, Sara Lopez eta Jana Romanok.
Lorpen honek emaitza onak ez ezik, ikasteko modu bat ere islatzen du: iraunkortasunean, denboraren kudeaketan, jakin-minean eta mundu mailako hezkuntza testuinguru batean moldatzeko gaitasunean oinarritutako bidea.
Lauaxeta Ikastolan, gure ikasleei pertsona prestatuak, irekiak eta euren bidea konfiantzaz eraikitzeko gai direnak izaten lagunduko dieten esperientzien alde egiten jarraitzen dugu.
Zorionak guztioi! 👏







