Aurki gaitzazu

Tag

ESO
DBH 3. mailako ikasle batzuk irabazi dute Euskadi mailako Espainako gazte olinpiada zientifikoa. Lehenengo fasea ikastolan onlinean egin ondoren, Euskadi mailan irabazle izan dira Maia Ramirez Aguirre eta Maider Uriarte San Martin! Olinpiada hauek Stem ingurukoak dira eta matematikak, teknologia, biologia, geologia, fisika, kimika, edo astronomía bezalakoak dira gaiak. Informazio gehiago duzu ondoko estekan: https://quintescience.es/ijso/fase-autonomica-2024/
Sakondu
DBHko 3. mailako ikasleak garatzen ari diren diziplinarteko proiektua aukera paregabea da dibertsitatearen ikuspegitik herritar guztien beharrak asetzen dituzten komunitate jasangarriak diseinatzearen garrantzia aztertzeko eta ulertzeko: adinekoak, gazteak, haurrak, dibertsitate funtzionala duten pertsonak, askotariko genero-identitateak dituztenak, etab. Proiektu honetan zehar, ikasleak beren nortasunetik eta beren beharrizanekiko loturatik abiatzen dira, gizartean dagoen aniztasunera zabalduz gero, eta...
Sakondu
DBHko 4. mailako ikasleak diziplina anitzeko proiektu batetan murgidulta daude. Helburua? Beren etorkizun akademikoari eta profesionalari buruzko erabaki informatuak hartzen laguntzea. Helburu hori lortzeko, zer hoberik leku beretik igaro eta haiek senti dezaketena ulertzen duenari entzutea baino. Gertuko pertsonen esperientzietatik ikasteko aukera dute, hala nola ikastolako gurasoengandik eta ikasle ohiengandik. Esperientzia pertsonal horiek ikasleei ikuspegi...
Sakondu
Aste honetan zehar ikasle eta irakasle alemaniarrak eta frantsesak hartuko ditugu Lauaxetan. Hainbat pertsonari erakutsi nahi dizkiegu gure inguruak eta kulturaren ezaugarriak, egun gutxi batzuetan, aurretik gu haienean izan ondoren. Askotariko trukeak egiten dira Lauaxeta Ikastolatik. Ongi etorri!
Sakondu
Ondo pasatzen dugun bitartean zerbait ikasten dugunean, emozioak ikasten dugun horretan inplikatzen ditugu, eta horrek errazago barneratzen laguntzen digu, eta, gainera, gozatu egiten dugu ikasten dugun bitartean. Hori da Pi Egunaren kasuan, gaur Lauaxetan ospatzen duguna, matematika lantzeko eta ikasleei hori egiteaz gain, haren garrantzia ikusarazteko asmoarekin. DBHko ikasleek erronka batzuk dituzte aurretik, erronka matematikoagoetatik hasi...
Sakondu
Gaurkoan DBH4.ko 16 urtetako gazteek, Mikel Urdangarin musikaria gertutik ezagutzeko aukera izan dute, bere musikaz haratago, bera pixkat gehiago ezagutzeko eta eurak bezalaxe, helduagook ere gure beldurrak eta ametsak bitarteko dirala, erabakiak hartu behar ditugula sentitzeko aukera. Mikelek kontatu die, hain zuzen, nola zer ikasi ez zekiela eta, urte bete Eskozian eman zuen, ingelesa ikasi...
Sakondu
Lauaxeta Ikastolako 9 ikaslek 4 sari eskuratu dituzte Exporecerca zientzia-azokan. Exporecerca Jove nazioarteko ikerketa-azoka bat da, 1999. urtetik publikoari irekia. Bertan, mundu osoko (Brasildik Arabiar Emirerri Batuetaraino) bigarren hezkuntzako eta batxilergoko gazteek beren ikerketa-proiektuak aurkezten dituzte hiru egunez, beraiek pertsonalizatutako standetan, beren ikerketak bisitariei zabalduz eta ezagutaraziz. Ane Marín, Gadea Martínez, Noa Blanco, Kattalin Portuondo,...
Sakondu
Gure ikasle batzuek Coca Colaren kontakizun laburren lehiaketan parte hartu dute. Lehiaketa honek gazteek beren istorioak eta sormena partekatzeko plataforma bat eskaintzeaz gain, esperientzia aberasgarri bat ere eskaintzen du, garapen pertsonalean eta hezitzailean nabarmen laguntzen duena. Besteak beste, honako onura hauek dakarzkie: Sormena sustatzen du: Kontakizun labur bat idazteak irudimena eta sormena eskatzen ditu. Lehiaketan...
Sakondu
Lauaxeta Ikastolako bertsolaritza taldeko neskek gaurko prestatu duten bertsoaren leloa da. “Esan ta izan. Nahi dut bizitzan! “. Ez gehiago, ez gutxiago. Ezin hobeto esan. Oinarrizko eta funtsezko zerbait aldarrikatzen dute, alegia, pentsatzen dugun bezala izateko, bizizteko eta esateko askatasuna. Zuen aldarrikapenarekin bat egiten dugu eta gauza bera egitera gonbidatzen zaituztegu, bideo hau ahal duzuen...
Sakondu
Gaitasunak garatzeko, garrantzitsua da erronkak izatea, bai ikastolan, bai ikastolatik kanpo. Horrela, ikasleek, gainera, gai diren guztia deskubritzen dute, eta horrek eragin positiboa du autoestimuan eta motibazioan; izan ere, asko dute emateko! Egun hauetan, hain zuzen ere, ikasle batzuk beren lanak erakusten ari dira Exporecerca azokan. Exporecerca urteroko ekitaldia da, eta Espainia osoko ikertzaile gazteak...
Sakondu
1 15 16 17 18 19 31