DBH 2. mailako ikasleek diziplina anitzeko proiektu bat garatu dute. Helburua: gaur egungo gazteak genero, orientazio eta identitate anitzen inguruan kontzientziatzea. Hau da, genero, generoaren identitate ez normatibo eta orientazio sexual ezberdinen inguruan ikasi eta hausnartzea izan du helburu, gizarte irekiago eta errespetuzkoa eraikitzeko, besteak beste,...Sakondu
Zer asmatuko zenuke lurreko bizitza hobetzeko? Nolakoa litzateke? Sapere Aude eskolako sormen lehiaketak planteatzen duen erronka da, mundua aldatuko duten ideia eta proiektu inspiratzaileak biltzeko asmoarekin! Baina zerk kezkatzen ditu gure seme-alabak mundua hobetzeaz ari garenean? Dirudienez, ingurumena zaintzea (kutsadura, baso-berritzea, ekologia, birziklatzea, berrerabiltzea) eta...Sakondu
Batzuetan, istorioaren hasiera emanda datorkigu, baina haren bilakaera norberaren mende dago neurri handi batean. Hori da Zornotzako Kultur Elkarte Artistikoak (SACZ) antolatutako literatur lehiaketaren kasua. Hasiera zehatza zuten abiapuntu parte hartzaile guztiek; amaiera, zoriontsua irabazleentzat. Horien artean Izaro Pagaldai, Lauaxeta Ikastolako DBHko 1. mailako ikaslea....Sakondu
Eta iritsi da Olentzero eta Mari Domingi ikastolara etortzeko eguna! Gogoz hartzen dugu, eta haurrek are hobeto! Oporretatik itzuli arte agur esaten dizuegu eguneko argazki batzuekin izten zaituegu. Gabon zoriontsuak igaro eta urte berri on!Sakondu
Eguberriak, lagun ikusezina, urtebetetzea, ospakizun jakin batzuk… jai hauetan ere ingurugiroaren alde ekin dezakegu. Eta gu, laguntzeko gaude. Horretarako eskaintzen dizkizugu Ingurugelak partekatutako ideiak: Gabonetako apaingarriak egiteko ideiak, opari jasangarriak, opariak era jasangarrian biltzeko ideiak, Gabonetako jakiak prestatzeko aholkuak, eta bestelakoak. Ondoko lotura bisitatzea baino...Sakondu