🎓 Batxilergoan ez ezik, beste etapa garrantzitsu batzuk ere agurtzen dira. Gure txikienak ere hazten, aurrera egiten eta beren bidean aztarna uzten duten uneak bizitzen ari dira. Egun hauetan Haur Hezkuntzako Agur Jaia ospatu dugu, etapa berezi bati agur esateko festa ederra: aurkikuntzez, jolasez, lehen adiskidetasunez, autonomiaz, emozioz eta partekatutako ikaskuntzaz betetako etapa izan da....Sakondu
🏊♀️⚽ Haur Hezkuntzako ikasleek kirol topaketa berezia bizi izan dute, eta igerilekuan zein futbol zelaian beren trebetasunak erakusteko aukera izan dute. Gozatzeko, partekatzeko, norbere burua gainditzeko eta txikitatik kirolaren balioa ezagutzen jarraitzeko eguna izan da. 💙 Lauaxeta Ikastolan, kirola hezkuntzaren funtsezko ardatz gisa ulertzen dugu. Gure helburua da haur guztiek jarduera fisikoa egiteko aukera izatea...Sakondu
🌿✨Urtebeteko gelan zentzumen-kuboekin aritu gara lanean, haurren estimulazioa, jakin-mina eta ikaskuntza zentzumenen bidez sustatzeko proposamen baten bidez. Zentzumen-kuboak manipulaziorako materialak dira, eta haurrei aukera ematen diete ukitzeko, behatzeko, deskubritzeko, esperimentatzeko eta testura, kolore, forma eta soinu desberdinekin harremanetan jartzeko. Jolas librearen eta bidelaguntzaren bidez, haurrek ingurunea modu natural, seguru eta esanguratsuan esploratzen dute. Horrelako jarduerek...Sakondu
📚✨ Lauaxeta Ikastolan berriro ere egun oso berezia bizi izan dugu Liburuaren Eguna dela eta; hitzak, istorioak eta sormena protagonista bihurtzen diren eguna, eta irakurketak elkartu, hunkitu eta hazten laguntzeko duen indarra gogorarazten diguna. Egun osoan zehar, adin guztietarako proposamenak izan ditugu. Amaia Egidazu ipuin-kontalariaren bisitak txikiak liluratu ditu, magiaz eta gertutasunez betetako kontakizunekin. Horrez...Sakondu
🏃♀️ Lauaxeta Ikastolan egun berezia bizi izan dugu 4 eta 5 urteko ikasleen Kirol Planaren erakustaldiarekin. Jarduera honetan, benetako protagonistak gela horietako txikiak izan dira, familiei ikasturtean zehar landutakoaren lagin txiki bat erakutsiz. Saioan zehar, ikasleek mugimendu, koordinazio eta jolas dinamika ezberdinak egin dituzte. Jarduera guztiak adin honetako haurren garapenari egokituta daude, eta helburua da kirola...Sakondu
🔬✨ Joan den ostiralean Lauaxeta Ikastolan STEM Eguna ospatu genuen, zientzia, teknologia, sormena eta ikaskuntza partekatuaren inguruko jardunaldi berezia. Egun osoan zehar, ikastola esperimentazio eta aurkikuntzarako gune bihurtu zen: esperimentu zientifikoak, erronka teknologikoak, STEM azoka, antzerkia, hitzaldiak eta proiektuen aurkezpenak izan genituen. Kasu askotan, ikasleek eurek azaldu zizkieten beren proiektuak beste adin batzuetako ikasleei, ikaskuntza partekatua,...Sakondu
🧸✨ Asteburu honetan 2 eta 3 urteko haur eta haien familiekin psikomotrizitate tailer ederra egin dugu 🤸♀️💛. Jolasaren eta mugimenduaren bidez, espazioa esploratu, koordinazioa landu eta konfiantza indartu dute. Alboan Psikogunearen eskutik landu dugu. Jarduera fisikoa baino gehiago izan da: elkarrekin bizitzeko, laguntzeko eta gozatzeko une berezia 🌈. Hasierako urteetatik, esperientziak eta loturak eraikitzen jarraitzen dugu...Sakondu
🎪 Lauaxeta Ikastola-n aurten Inauteri berezi-bereziak bizi izan ditugu. Aurtengo gaia LXT Zirkoa izan da, eta gure ikastola zirku handi eta ikusgarri bihurtu da 🎭✨ Ikasleek artista, malabarista, akrobata, pailazo eta pertsonaia harrigarri ugariren azalean jarri dira. Etapa bakoitzak bere mozorroak eta emanaldiak prestatu ditu ilusioz, sormenez eta elkarlanean, eta giroa kolorez, musikaz eta mugimenduz bete...Sakondu
🔬 Zientzia dibertigarria izan daiteke txiki-txikitatik. Haur Hezkuntzan Batxilergoko ikasleen eskutik esperimentuak gozatzeko, aukera izan dute. Jarduerak helburu bikoitza du: Txikientzat: kontzeptu zientifikoak jolasean eta sentsorialki ezagutzea, behatu, esperimentatu eta galderak egin, eta zientzia denontzat dela ikustea 🌈✨. Batxilergoko ikasleentzat: irakasteak eta azaltzeak euren ikaskuntza indartzen du, komunikazio eta lidergo gaitasunak garatzen ditu, eta erreferente...Sakondu
📚✨Aurreko ostiralean, Lauaxetan komunitatean bizitzen diren une berezi horietako bat izan genuen. 200 familiekin baino gehiagorekin batera, KulturLaben Amelie ipuin-kontalariaren “Itsas bazterreko ipuinak” saio magikoa gozatu genuen. Ipuin bat entzutea abentura txiki bat da beti: irudimena pizten du, hunkitu egiten gaitu eta elkarrekin gozatzera gonbidatzen gaitu. Hala izan zen berriro ere. Istorioen artean, irribarreak, begirada...Sakondu