Aurki gaitzazu

Ikasturte amaierara iritsi garen honetan (ikasturtea eta udalekuak amaituta), atzera begiratu eta bizitako guztia eskertzeko unea dela uste dut. Badakigu ikasturte bakoitza bidaia bat dela, erronkaz eta une gogoangarriz betea, eta aurtengoa ere ez da gutxiago izan. Horregatik, lerro hauen bidez, nire eskerrik beroena helarazi nahi dizuet guztioi.

Aurten lortutako helburu eta aurrerapen bakoitzaren atzean, sekretu bakar bat dago: Elkarlana. Izan ere, egunerokoan argi erakusten dugu gure izaeraren funtsa eta gidatzen gaituen iparrorratza: Pertsona garatuz, gizartea eraikitzen dugula. Eta hori, talde-lanean bakarrik egin daiteke.

Ikasleak: Zuen gogoak, irribarreak eta eguneroko ahaleginek ematen diote zentzua Ikastolari. Zuek zarete Lauaxetako bihotza eta etorkizuneko gizarte horren eraikitzaileak.

Familiak: Zuen konfiantza eta bidelagun izateko prestutasuna ezinbestekoak dira. Ikastola eta etxearen arteko zubia sendotuz bakarrik lortu dezakegu gure gazteak pertsona gisa haztea.

Langileak (irakasle zein ez-irakasle): Zuen profesionaltasuna, gertutasuna eta eguneroko konpromisoa dira gure proiektuaren oinarrria. Eskerrik asko talde-lanari eta elkar zaintzeari horrenbesteko balioa emateagatik.

Guztion artean osatzen dugun komunitate honek erakusten du, indarrak batzen ditugunean, ez dagoela mugarik. Elkarrekin egindako bideak egiten gaitu indartsuago.

Orain, atsedenaz gozatzeko unea heldu da. Deskonektatzeko, indarrak berritzeko eta gure ingurukoekin kalitatezko denbora pasatzeko momentua da.

Lauaxeta Ikastolako zuzendaritza taldearen eta nire izenean, uda zoriontsu eta paregabea igarotzea desiratzen dizuet guztioi! Gozatu, deskantsatu eta asko irakurtzeko aprobetxatu. Irailean indar berrituekin ikusiko dugu elkar!

Besarkada handi bat,

Aitor Pagaldai

Lauaxeta Ikastolako Zuzendaria

Azken albisteak

2026/07/13
Udaleku irekien beste edizio bat!
2026/07/13
Lizarra eta Eginoko kanpamentuetatik bueltan!
2026/07/06
Zintzilik 2026 lehiaketan sarituak
2026/07/02
Ane Iglesias Miño, Batxilergoko Sari Berezia
2026/07/01
Mendi Ibiltaria: natura, abentura eta taldean bizitzeko esperientzia
2026/07/01
Bela Camp: itsasoa, lankidetza eta uda bizitzeko beste modu bat

Kategoriak

Buletinean harpidetu