Gaur, taldeen dinamizazioari buruzko gure Praktika On bat partekatu dogu, Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen barnean, eta beste erakunde batzuen eskutik ere ikasi dogu. Kalitatezko hezkuntzak kalitatezko kudeaketa eskatzen dau, eta, horregatik, Lauaxetak modu proaktiboan parte hartzen dau Euskalitek kudeaketa aurreratuaren inguruan antolatutako hausnarketetan. ...Sakondu
Gure esku dagozan eguneroko batzuek eragin zuzena dauke gure osasunean, eta horietako bat elikadura da. Seme-alabei buruz hitz egiten dogunean, oso ondare garrantzitsua da elikadura osasungarriaren aldeko ohiturak barneratzea. Zentzu horretan, ideia batzuk eskaintzen deutsuguz.Sakondu
Ziur egunean zehar gauza asko gertatzen jatzuzala eta honeen eraginez, zure pentsamenduak eta emozioak askotan hedatzen direla, une bakoitzean esku artean dozun zereginean zentratu beharrean. Gauza bera gertatzen jake gure ikasleei, eta horregatik, gai honetan lagunduko deutsen ohitura txiki bat ezartzea erabaki dogu. Jakin nahi...Sakondu
Apurka-apurka normaltasunerantz goaz, eta, honen erakusgarri, lagun batzuekaz harremana bererskuratzea eta espazio gehiago erabiltzeko aukera. Gaur, Lauaxetako Lehen Hezkuntzako ikasleek pozik hartu dabe aldaketa, eta ez da gutxiagorako.Sakondu
Oraingo honetan, Batxilergoko ikasle batzuek garatzen daben kart elektrikoaren proiektuari buruz gehiago jakin nahi izan dogu. Proiektu hau, automobilismoak gazteengan pizten dauan emozioaz baliatzen da, gazteek Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematikaren (STEM) esparruan daukeen potentziala pizteko. Euren proiektuari buruz gehiago jakin nahi? Ondoren daukazu zehaztapen...Sakondu