Aurki gaitzazu

Tag

DBH
Gaur, berdintasunean heztearen garrantziaz hitz egin nahi dizuegu, eta gizartea zentzu horretan bidezkoagoa izan dadin lan egitearen garrantziaz. Eta hori eginez, gure errealitate hurbilena aldatzeari buruz hitz egin nahi dizuegu. Ikastolan berdintasunaren alde lan egiten duen eta etxetik gauza bera egitera animatzen zaituen Haregin taldea aurkeztu nahi dizuegu. DBHko eta Batxilergoko ikasleek osatzen dute, eta...
Sakondu
Joandako astean, Berdintasunaren aldeko Herri Ituna sinatu genuen erakundeen topaketa izan zan. Bere garaian atxikitako erakundeek, 151 konpromiso hartu genituen berdintasunerantz azkarrago egiteko. Topaketa egun honetan gure esperientzia eta hausnarketa partekatu genuen. Lauaxetatik, Zuzendaritzaz gain, Haregin, Berdintasunaren taldeko Naroa Amezua eta Uxue Abad, izan ziran bertan. Lauaxetari dagokionez, hartutako konpromisoen artean, izan ere, ikastolan dugun...
Sakondu
Sortu dagigun bakean dagoen mundo bat! Esperientzia bat dakarren zerbait ikasten dogunean, errazago barneratzen dugu ikaskuntza hori, eta esperientzia ludikoa eta positiboa bada, are gehiago, ikaskuntza hori emozio atseginekaz lotzen baitugu. Horrela gertatzen da jolasaren bidez ikasten dugunean. World Peace Game jolasaren kasua da.  Duela aste bi, Lauaxeta Ikastolako DBHko 3. mailako ikasle batzuk World...
Sakondu
Hezkuntza funtsezko faktorea da gero eta premiazkoagoa den klima-aldaketaren aurkako mundu mailako lanetan. Fenomeno horrekin lotutako ezagutzek lagundu egiten diete gazteei planetaren berotzearen ondorioak ulertzen eta jorratzen, jarrerak aldatzera bultzatzen ditu eta mundu mailako larrialdia den gai bat ulertzen laguntzen die. Gaur, Klima Aldaketaren aurkako Mundu Eguna, posterrak eta kontzientziazio maketak egin dituzte. DBHko 1....
Sakondu
“Zeure buruarekin segurtasuna irabazten duzu, zerbaitetan ona zarela ikusten duzu, ahozkotasuna landu, eta euskararenganako eta gure kulturaren parte den zerbaitenganako lotura sakondu”. Hauek dira besteak beste Lauaxeta Ikastolan Bertsolaritzan dabiltzan ikasleek esandakoak. Hoiekin batera, inprobisazioa, jendaurrean ateratzea, lotsak alde batera iztea, memoria, erritmoa, … era lantzen dira. LH5.etik hasita, euskaran erakutsitako gaitasunaz baliatuz, DBH 2....
Sakondu
Lauaxeta Ikastola ez dago hirigune batean, Zornotza eta Durango arteko muino baten gainean baizik. Batzuentzat desabantaila izan liteke, baina, hain zuzen ere, gure kokapenak ahalbidetzen du ikasleek espazio, berdegune eta inguru zoragarriko ikuspegi zabalak izatea, Urkiolako parke naturala alde batean eta Urdaibai bestean. Gozamenaz haratago, ikaskuntzak naturarekin duen harremana adierazten dute hainbat ikasketek. Beraz,  hirigunetik...
Sakondu
Paule Etxebarria, Hirune Barrenetxea eta Naia Garcia dira. Iaz, Elhuyar Zientziazoka lehiaketan parte hartu eben eta sari moduan Donostiko CFM zentrora bisita gidatu bat irabazi zuten. Bertan, bisita orokor bat eta gero, ikerlari ezberdinekin lan egiteko aukera izan zuten, ordubeteko tarteetan, bakarka. Beste ikasle batzuk ere datozan egunotan, Leioako zein Donostiko kanpusera joango dira, antzeko...
Sakondu
Hizkuntza bat ikastearen azken helburua ikasleek hizkuntza horretan komunikatzen jakitea da, eta, horretarako, garrantzitsua da hizkuntza egunerokoan erabiltzea. Ildo horretan, hainbat truke-esperientzia egiten ditugu ikasturtean zehar beste herrialde batzuetako ikasleekin, hala nola Brujas, La Rochelle, Danimarka edo Berlinekin, besteak beste. Aste honetan bertan, Brujasen ditugu gure ikasle batzuk.
Sakondu
Ikasturtean zehar, Lauaxetak askotariko truke-esperientziak izaten ditu. Oraingo ikasturtean, gaurkoan, daniarrei ongi etorria eman diegu Lauaxetan. Hizkuntzak, kultura eta bizi-esperientziak trukatzeko esperientziak, aberasten dituztenak. Ondo izan!
Sakondu
Udako oporrak baino lehen, DBHko 4. mailako ikasleek, “Edutainment” proiektuaren barruan, Tanzaniako ikasleentzako hezkuntza-baliabideak prestatu zituzten jolas moduan. Ekimen hau RCP (Reaching Children ‘s Potential) programaren parte da, herrialdeko eremu urrun batean hazkundearen atzerapenaren arazoa ardatz duen boluntariotza-programa. Catrina MacDonald, Lauaxeta Ikastolako irakaslea eta proiektu honen kolaboratzailea, arduratu zen bere udako oporretan Tanzaniako ikasleei jolasak...
Sakondu
1 21 22 23 24 25 31