🎤✨Lauaxeta Ikastolan euskara, euskal kultura eta ahozko adierazpena sustatzen jarraitzen dugu, ikasleei euren ahotsa, sormena eta komunikatzeko gaitasuna garatzen laguntzen dieten esperientzien bidez. Bide horretan, Izaro Pagalday Aburto zoriondu nahi dugu, Bizkaiko Eskolarteko bertso finalerako sailkatu baita. Zorionak, Izaro! 👏 Bertsolaritza bat-bateko bertsoak kantatzea baino askoz gehiago da. Gure kulturarekin estuki lotutako adierazpide bat da,...Sakondu
💶📚 El alumnado de 4º de ESO de Lauaxeta Ikastola ha tenido la oportunidad de participar en una charla impartida por la Diputación Foral de Bizkaia centrada en un tema muy presente en nuestra vida cotidiana: los impuestos y su importancia en la sociedad. A través de esta sesión, las y los estudiantes han podido acercarse...Sakondu
🏆🥎 Poz handiz partekatzen dugu Adei Gorospe Amenabar, DBH3ko ikaslea, Bizkaia Cup pilota txapelketako kadete B mailako txapeldun izan dela Olaburu-Iurreta Pilota Taldea taldeko bikotearekin batera 🥎🏆 Lorpen hau eguneroko ahaleginaren, konstantziaren eta konpromisoaren emaitza da, bai kirolean bai bere garapen pertsonalean. Lauaxetatik zorionik beroenak eman nahi dizkiogu Adeiri eta talde osoari egindako lan bikainagatik,...Sakondu
💃✨Asteburu hau oso berezia izan da gure ikasle batzuentzat. Alize Andrés, Nile Azpiazu, Martina Delgado, Nahia Antón, Nerea Lazpita eta Vega Moral, L’Atelier dantza eskolako beste kideekin batera (guztira 55 dantzari), Global Dance Open lehiaketako final nazionalean parte hartu dute, Mérida hirian ospatua. Sailkapeneko maila oso altua izan da, dantzari ikusgarriekin eta kalitate koreografiko bikainarekin....Sakondu
💜 Gaur une berezia bizi izan dugu Lauaxeta Ikastolan: berdintasunaren lekukoaren eskualdaketa ✨ Ikastolan euren ibilbidea amaitzen ari diren hiru ikaslek —Jon Azkuna, Unax Zubiete eta Unax Jaio— aitortza jaso dute Haregin taldean berdintasunaren alde egindako lanagatik 💜 Urte hauetan zehar, komunitate kontzienteagoa, errespetuzkoagoa eta konprometituagoa eraikitzen lagundu dute, ekimen eta hausnarketen bidez inguruan eragin positiboa...Sakondu
📚✨Ikaskuntza ez da ezagutza eskuratzea bakarrik: bizitzen, sortzen eta partekatzen den esperientzia bihurtzen da. Horrela erakutsi dute DBH 1eko ikasleek, Bachillerato Internazionaleko (IB) proiektu baten barruan, azken produktua modu berezi batean aurkeztuz. Prozesuaren baitan, euren bidaia-agentzia propioa sortu dute, LH 5eko ikasleak ibilbide paregabe batera gonbidatzeko… literatur mundura egindako bidaia batera! Proposamen honen bidez, istorioak...Sakondu
🧪🚀 Lauaxeta Ikastolan, berriro ere ikusi dugu gure ikasleen talentuak, sormenak eta konpromisoak ikasgela gainditzen dituztela. Oraingoan, DBH 4ko ikasle talde batek “Un reto por la ciencia” ekimenean finalista eta saridun izatea lortu du, Fundación SENER erakundeak sustatutako programan. Taldea honako ikasleek osatu dute: Mare Alconada, Jon Garate, Arrate Uruburu, Malen Gonzalez eta Agata Garamendi. Finala...Sakondu
🐎🏆 Lauaxeta Ikastolan gustatzen zaigu talentua ez ezik balioak ere islatzen dituzten lorpenak partekatzea. Oraingoan, zoriondu nahi ditugu Emma Novoa, DBH 1eko ikaslea, Bizkaia eta Euskadiko Hipika Txapelketan lortutako 2. postuagatik, salto de obstáculos modalitatean, 0,80 kategorian (Pony B) eta Mara Barrenetxea-Arando, pony D kategorian Bizkaiko 2. eta Euskadiko 4. gelditu zena. Emaitza hau ez...Sakondu
🌍🎙️ DBH 1ean, ikaskuntza ez da soilik edukiak barneratzea: bizi dugun mundua ulertzea eta bertan dugun rola ezagutzea ere bada. Nazioarteko Batxilergoko (IB) ikerketa-unitate baten baitan, ikasleek ideia nagusi bat landu dute: klima-oreka sistema naturalen eta giza sistemen arteko elkarreraginaren mende dago, eta horietan gertatzen diren aldaketek ondorioak izan ditzakete mundu osoan. Ikuspegi honek zientzia gaur...Sakondu
🌍 Lauaxeta Ikastolan, gaur egungo munduaren erronkekin konektatzen duen ikaskuntzaren aldeko apustua egiten jarraitzen dugu. Aste honetan, DBH 3. mailako ikasleak diziplinarteko proiektu batean murgilduta daude, etorkizuneko komunitate inklusiboagoak eta jasangarriagoak irudikatu, diseinatu eta eraikitzeko. Proiektu honetan zehar, ikasleek etorkizuneko hiriak nolakoak izan behar duten aztertzen ari dira, pertsona guztien beharrei erantzuteko: haurretatik hasi eta adinekoetaraino,...Sakondu