Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > GIH eta Agenda 2030 > Ekotaldea: ikasleak euren ingurua hobetzen

馃尡聽Ikastea ez da edukiak jasotzea bakarrik; ingurua zaindu eta errealitatearekin konektatzea ere bada. Horregatik dago, besteak beste Ekotaldea, Ikasleen Agentzietako bat, Nazioarteko Batxilergoaren (IB) markoan.

IBk ikasleak edukiak ikastera ez ezik, ekimena hartzera, pentsamendu kritikoa garatzera eta komunitatearekin konprometitzera bultzatzen ditu. Ikasleen Agentziak ikasle taldeak dira, benetako proiektuak garatzen dituztenak.

馃尶 Ekotaldea Lehen Hezkuntzako ikasleek osatzen dute, eta helburua argia da: gizarte-aktibismoa, ingurumenaren zaintza eta komunitateari ekarpena.

Kanpainak antolatzen dituzte, beharrei erantzuten diete, proiektu jasangarriak bultzatzen dituzte eta gainontzeko ikastola ere inplikatzen dute.

Esperientzia hauekin, umeek ikusten dute beraiek ere aldaketa sortzaile izan daitezkeela, taldean lan eginez eta erantzukizunez jokatuz.

Azken albisteak

2026/09/04
Gertuago egoteko: gure Kontaktu Gida
2026/09/03
Lauaxetako kirol arropa berritu behar duzue?
2026/09/02
Ikasturte hasierako familiekin bilerak martxan dira
2026/09/01
Haur Hezkuntzako Aula Irekiari hasiera eman diogu
2026/09/01
Ongi etorriak 2026-2027 ikasturtera!
2026/07/13
Opor onak izan!

Kategoriak

Buletinean harpidetu