Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Eskolaz kanpokoak eta udakoak > LXT Kirol Eguna: kirola, familiak eta ikasturte amaiera

⚽🏀Asteburu honetan LXT Kirol Eguna ospatu dugu, kirolaz, elkarbizitzaz eta giro onez gozatzeko jardunaldi berezia.

Egunean zehar, ikasleen eta gurasoen arteko kirol topaketak antolatu dira. Aukera polita izan da jolasa, ahalegina, barreak eta elkarrekin bizitako une bereziak partekatzeko, ikasgelatik eta ohiko entrenamenduetatik harago.

Jardunaldiak, gainera, ikasturte honetako kirol eskolaz kanpoko ekintzen amaiera ospatzeko balio izan du, hilabete hauetan bizitakoa balioan jarriz: ikaskuntza, konpromisoa, jarraikortasuna, talde lana eta parte-hartzaileen ilusioa.

Amaitzeko, ospakizun-lunch bat izan genuen, ikasle, familia eta hezkuntza komunitatearen artean une lasai eta atsegina partekatzeko.

LXT Kirol Egunak gogorarazten digu kirola ez dela jarduera fisikoa bakarrik: elkarbizitza, balioak, gainditzea eta komunitatea eraikitzeko beste modu bat ere bada. 💙✨

Azken albisteak

2026/09/10
Ikasturte berria, elkarrekin hasten den bidea
2026/09/10
Familia eta ikastola: komunikazioak hobeto hezten laguntzen digunean
2026/09/10
2026-2027: elkarrekin hazi eta ikasteko ikasturte berria
2026/09/08
Hezkuntza-esperientziak partekatzen: St Patrick-en bisita Lauaxetara
2026/09/04
Gertuago egoteko: gure Kontaktu Gida
2026/09/03
Lauaxetako kirol arropa berritu behar duzue?

Kategoriak

Buletinean harpidetu