Datorren martxoaren 31n hasiko da Korrika 22, eta aurten Lauaxeta Ikastolak kilometroa erosi du gure ikasleek korrika egin eta euskararen alde lekukoa eraman dezaten. Ikastolari dagokion zatia Amorebieta-Etxanotik igaroko da apirilaren 1ean goizaldeko 3: 40an. Gurekin korrika egitera animatzen zaituztegu. Lekukoa eraman nahi baduzu, izena...Sakondu
Lanaldi jarraitua edo zatitua? Kronobiologiaren arloko ikerketa berrienek diotenez, lanaldi zatitua hobeto egokitzen da adingabeen erritmo biologikoetara, eta, gainera, errendimendu handiagoa, nutrizio-ohitura hobeak eta eskolaz kanpoko jardueretarako sarbide hobea lortzen laguntzen du. Juan Antonio Madrid Murtziako Unibertsitateko Fisiologiako katedraduna, kronobiologian Espainiako aditu handienetakoa eta Sociedad...Sakondu
Aurreko egunetan elikagaien bilketa solidarioa garatu dugu. Ekimena ikastolako 2030 Agenda taldearen eskutik gauzatu da eta Bizkaiko Elikagai Bankuarentzat izango da. Eskerrik asko parte hartu duzuen familia eta ikasle guztiei! Zuen laguntzari esker, 827 kg elikagai bildu ditugu!Sakondu
Erronka bati aurre egiteak gure motibazioa pizten du. Gainera, taldean egiten bada eta helburua lortzeko guztien koordinazioa behar bada, benetan talde gisa jarduten ikasten da. Horixe egin dute Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek Gorputz Hezkuntzako saioetan. Bestalde, 5. mailakoek muga fisikoak izan dituzte. Atzoko egunean,...Sakondu
Atzo, Plastikako DBHko 4. mailako ikasleek klase berezi bat jasotzeko aukera izan zuten, IED Kunsthalek zuzenduta, Lauaxetaren aliantza den Goi Mailako Diseinu Ikastegiak. Beren argazki kamera egin zuten eta gero kanpora irten, probatzeko. Honen erakusgarri, ondoko argazkiak. Eskerrik asko!Sakondu