Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Bestelako ekintzak > Euskararen aldeko pauso bat eman nahi duzu?

Datorren martxoaren 31n hasiko da Korrika 22, eta aurten Lauaxeta Ikastolak kilometroa erosi du gure ikasleek korrika egin eta euskararen alde lekukoa eraman dezaten.

Ikastolari dagokion zatia Amorebieta-Etxanotik igaroko da apirilaren 1ean goizaldeko 3: 40an.

Gurekin korrika egitera animatzen zaituztegu. Lekukoa eraman nahi baduzu, izena eman dezakezu ondoko estekan.

Egun berean Korrika Txiki ospatuko da ikastolan eta bertan Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek parte hartuko dute.

Ikastolan euskararen alde garatzen den ekimen bat da hau. Beste ekimen batzuk ezagutu nahi izanez gero, esteka honetan ikusi ditzakezu.

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu