Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Kudeaketa > Lauaxetan pickleball pistak inauguratuta: kirola, osasuna eta dibertsioa

🎾 Gaur Lauaxetan gure pickleball pistak inauguratu ditugu. Pickleballa tenisa, padela eta badmintonaren ezaugarriak uztartzen dituen kirola da, mundu osoan gero eta jarraitzaile gehiago dituena, dinamikoa, eskuragarria eta dibertigarria delako.

Pista berriekin gure ikasleei eta hezkuntza komunitate osoari kirol aukera anitzak eskaintzen jarraitu nahi dugu, bizimodu osasuntsua sustatuz. Izan ere, kirolak gorputza indartzeaz gain, elkarlana, norberaren gaindipena eta elkarbizitza bezalako balioak ere lantzen ditu.

Inaugurazioan gure ikasleen parte hartzearekin batera, Marcello Paiva Jardim ere izan dugu gure artean; padel jokalari profesionala eta nazioarteko erreferentea izateaz gain, ikastolako haur baten aita dena, bere esperientzia eta grina partekatuz gurekin.

Aurrerapauso garrantzitsua gure heziketa integrala eta osasuna zein ongizatea ardatz dituen proiektuan.

Azken albisteak

2026/05/29
Eskolaz kanpoko ekintzak eta IB: ikasgelatik harago ere ikasten dugu
2026/05/29
Talentudun hitzak: Izaro Pagalday Aburto, Urruzuno lehiaketan saritua
2026/05/28
Harago begiratzen ikastea: MYT1L Extravalientes elkartearen hitzaldia LHn
2026/05/27
Gizartea hobetzeko ikastea: Odol Emaile proiektua DBH 3. mailan
2026/05/26
Sormena.. eta ura, beroari aurre egiteko
2026/05/25
Urrea Nile eta Alizerentzat L’Atelier Dantza eskolarekin, Euskalduna Jauregian

Kategoriak

Buletinean harpidetu