Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Kudeaketa > Lauaxetan pickleball pistak inauguratuta: kirola, osasuna eta dibertsioa

馃幘聽Gaur Lauaxetan gure pickleball pistak inauguratu ditugu. Pickleballa tenisa, padela eta badmintonaren ezaugarriak uztartzen dituen kirola da, mundu osoan gero eta jarraitzaile gehiago dituena, dinamikoa, eskuragarria eta dibertigarria delako.

Pista berriekin gure ikasleei eta hezkuntza komunitate osoari kirol aukera anitzak eskaintzen jarraitu nahi dugu, bizimodu osasuntsua sustatuz. Izan ere, kirolak gorputza indartzeaz gain, elkarlana, norberaren gaindipena eta elkarbizitza bezalako balioak ere lantzen ditu.

Inaugurazioan gure ikasleen parte hartzearekin batera, Marcello Paiva Jardim ere izan dugu gure artean; padel jokalari profesionala eta nazioarteko erreferentea izateaz gain, ikastolako haur baten aita dena, bere esperientzia eta grina partekatuz gurekin.

Aurrerapauso garrantzitsua gure heziketa integrala eta osasuna zein ongizatea ardatz dituen proiektuan.

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan聽
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu