Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > Umea negarrez izten dut ikastolan…

Ikastolan semea edo alaba negarrez izteak guraso bezala larritu egiten gaitu. Normala da; gehien maite duguna dira, eta normala da baita haurrek negar egitea ere.

Helduoi ez al zaigu kostatzen oporrak atzean itzi eta ikasturteko errutina eta erronkei aurre egitea?

Ez larritu gehiegi egokitzapena hasieran zaila bada. Osasungarria da, eta ziur asko zurekin duen lotura oso indartsua dala esan nahi du. Denbora besterik ez du behar ikastolan eroso sentitzeko.

Irakaslerarekin harreman berezia garatuko du. Pixkanaka, konfiantzazko harreman sendo bat sortuko da modu naturalean. Izan ere, atxikimendu-figura subsidiario honek garrantzi handia du zure semearen edo alabaren garapen sozioafektiboan.

Egia esan, hunkigarria da denbora aurrera joan ahala irakaslearekin garatzen duten harremana ikustea, eta, hunkigarriagoa are, urtez urte hazten diran heinean, ikastolako lehen irakaslea maitasunez agurtzen jarraitzen dutela sentitzea.

Gehiago luzatu gabe, irakurketa interesgarri bat eskaintzen dizugu alde horretatik, eta besarkada bat bidaltzen dizugu zuri ere guraso bezala etapa honetan, ziur gaude gainera aurrean duzun ibilbide honek zuretzako ere garapena eta hainbat ikasketa ekarriko dituena!

Aurrera!

Azken albisteak

2026/01/23
Lauaxeta Ikastola hezkuntza-zentro onenen artean: kalitatean oinarritutako erabakia
2026/01/22
Lauaxeta Hostel: zuretzako espazioa
2026/01/22
Arte garaikidea Kultur Labaren eskutik
2026/01/20
Bigarren bizitzadun jostailuak: gaur Kooperara entregatu ditugu
2026/01/19
LH 1. eta 2. mailako ikasleen ahotsak antzezlan profesional batean
2026/01/19
Etxetik ekintzailetza ereiten

Kategoriak

Buletinean harpidetu