✨Lauaxeta Ikastolako DBH 4ko ikasleek Jakin-mina programan parte hartu dute. Jakiundek, Zientzien, Arteen eta Letren Akademiak, bultzatutako ekimen honek aukera ematen die gazteei ezagutza-esparru desberdinetara hurbiltzeko, arlo askotako maila handiko adituen eskutik.
Programa honen bidez, gure ikasleek hainbat diziplinatako profesional eta adituek eskainitako hitzaldietara joateko aukera izan dute. Horrela, jakintza-eremu berriak ezagutu, munduari begiratzeko modua zabaldu eta jakin-min intelektuala elikatu dute.
Lauaxeta Ikastolan badakigu ikastea ez dela soilik edukiak barneratzea; ikastea da, baita ere, galderak egitea, ideiak lotzea, pentsamendu kritikoa garatzea eta ikuspegi berrietara zabaltzea. Horregatik, Jakin-mina bezalako esperientziek bat egiten dute gure hezkuntza-ereduarekin eta Bachillerato Internacional / IB ereduaren ikuspegiarekin: ikaskuntza aktiboa, hausnarketazkoa eta errealitatearekin lotua.
Programak Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren babesa du, eta hainbat erakunderen lankidetza ere bai, besteak beste: Kutxa Fundazioa, Deustuko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Polymat.
Lauaxetatik zorionak eman nahi dizkiegu Markel Agirre Etxezarreta, June Alvarez Guerrero, Oriol Arkarazo Puiggros, Aiala Bilbao Olabarri, Pablo Delgado Garcia, Xabier Eguiguren Rodriguez, Eneko Escudero Sanchez, Olatz Garcia Amundarain, Martin Georgiev, Josu Hernaez Urtueta, Irene Ibarretxe Alcalde, Sara Lopez Mendoza, Evan Mugica Molis, June Ormazabal Padrones, Malen Orue Goikoetxea, Martina Otzerinjauregi Martinez, Izaro Pagalday Aburto, Naia Vasco Bravo, Beñat Villaverde Martin eta Eider Zabala Lezaola ikasleei, esperientzia honetan parte hartzeagatik.
Zorionak! Ikasten, galdetzen eta deskubritzen jarraitzea etorkizuna eraikitzeko beste modu bat ere bada.







