🎨⚽🤖 2026-2027 ikasturtearekin batera, aste honetan Lauaxeta Ikastolako eskolaz kanpoko jarduerak ere martxan jarri dira, eskola-ordutegitik harago ikasten, interes berriak deskubritzen eta gaitasunak garatzen jarraitzeko aukera eskainiz.
Kirola, sormena, teknologia, natura, hizkuntzak… Ikasturte honetako eskaintza zabala eta askotarikoa da berriro ere, adin desberdinetara egokitutako proposamenekin, ikasle bakoitzak gozatzeko, ikasteko eta bere talentuak garatzeko jarduerak aurkitu ditzan. 🌱
Eskolaz kanpoko jarduerak esperientziak partekatzeko, lagun berriak egiteko, zaletasun berriak deskubritzeko, erronkei aurre egiteko eta autonomian zein konfiantzan hazten jarraitzeko guneak ere badira.
📲 Eta aurten, gainera, berrikuntza bat dugu: Lauaxetako eskolaz kanpoko jarduerek Instagram kontu propioa estreinatu dute!
Hemendik aurrera, @eskolazkanpokoaklauaxeta kontuan gure eskolaz kanpoko jardueretako irudiak, ekintzak, esperientziak eta eguneroko une desberdinak partekatuko ditugu.
Ikasgeletatik kanpo gertatzen den guztiari irekitako leihoa izatea nahi dugu, familiek jarduera desberdinak gertutik ezagutzeko eta protagonistek nola bizi dituzten ikusteko aukera izan dezaten.
👉 Jarraitu Instagramen eta ez galdu ezer!
📲 https://www.instagram.com/eskolazkanpokoaklauaxeta/
Hasi gara! 🎉 Ikaskuntzaz, lagun berriez eta, batez ere, une ederrez beteriko eskolaz kanpoko jardueren ikasturtea izatea espero dugu.







