Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Eskolaz kanpokoak eta udakoak > Egonaldiak: elkarrekin bizi, hazi eta ikasteko beste modu bat

🌿 Ikaskuntza ez da gelan bakarrik gertatzen. Beste esperientzia batzuek ere hazten laguntzen digute: ikaskideekin elkarbizitzea, elkarrekin denbora partekatzea, autonomia handiagoz moldatzea eta eguneroko egoera txikiei ohiko ingurunetik kanpo aurre egitea.

Helburu horrekin antolatzen ditugu Lauaxetan Egonaldiak, Lehen Hezkuntzako eta DBH1eko ikasleei zuzendutako asteburuko egonaldiak. Ikasmailaka antolatzen dira eta Lauaxetako begirale taldeek gidatzen dituzte. Adin bakoitzera egokitutako jarduera eta dinamiken bidez, helburu nagusietako bat talde-kohesioa sendotzea eta ikaskideen arteko harremanak indartzea da.

Ondo pasatzeaz gain, esperientzia hauek beste ikaskuntza asko ere eskaintzen dabez: autonomia eta independentzia garatzen laguntzen dabe, gizarte- eta elkarbizitza-trebetasunak lantzen dira, norberaren gaitasunetan konfiantza indartzen da eta ikaskideekin eguneroko eskola-testuingurutik kanpo harremanak sendotzeko aukera eskaintzen dabe. Gainera, pantailak alde batera utzi eta elkarrekin bizitako esperientziez gozatzeko aukera paregabea dira. 🥰

📅 Joandako asteburuan, hauen txanda izan da:

🏕️ LH4 — Toki Alai, Orobion, bi gaueko egonaldia.
🌿 LH6 + DBH1 — Gorozikan, bi gaueko egonaldia.
🎒 LH1 — Asteburuko lehen egonaldia, irailaren 25eko 16:30etik irailaren 26ko 16:30era.

Txikienentzat etxetik kanpoko lehen abenturetako bat; esperientzia gehiago dabenentzat, autonomia garatzen jarraitzeko beste aukera bat; eta guztientzat, elkarrekin bizi, harremanak sendotu eta elkarrekin hazten jarraitzeko asteburu ederra. 💚 🌿🎒✨

Azken albisteak

2026/09/28
Danimarkako ikasleak Lauaxetan, Batxilergoko ikasleekin truke-esperientzia partekatzen
2026/09/28
Txirringa Eskolan: modu seguru eta jasangarrian mugitzen ikasten
Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 

Kategoriak

Buletinean harpidetu