Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Sariak eta aintzatespenak > Jurgi Calzada berriro ere estatuko podiumean

🏆🚵‍♂️ Beste kirol lorpen eder bat dugu zuekin partekatzeko. Jurgi Calzada Lucio, Lauaxeta Ikastolako DBH 1eko ikaslea, Espainiako txapeldunorde izan da mendiko bizikletako orientazioan (MTB-O), joan den asteburuan Zaragozan jokatutako Espainiako Txapelketan. 👏👏

Club Ibón taldeak eta Espainiako Orientazio Federazioak antolatutako txapelketak 300 kirolari baino gehiago bildu zituen irailaren 26an eta 27an. Distantzia ertaineko, sprint eta distantzia luzeko probak jokatu ziren Zaragozako hainbat ingurunetan, tartean Peñaflor de Gállegon. 🚵‍♂️🧭

MTB orientazioa diziplina bereziki zorrotza da: bizikletan doazen bitartean, parte-hartzaileek mapa interpretatu, ibilbiderik egokiena aukeratu eta etengabe erabakiak hartu behar dituzte. Horretarako, gaitasun fisikoa, kontzentrazioa, orientazioa, estrategia eta azkartasun mentala uztartu behar dira.

Eta Jurgik mapen eta balizen artean oso ondo moldatzen dela erakusten jarraitzen du. 😊

Emaitza berri hau azkenaldian lortutako beste arrakasta batzuei gehitzen zaie. Joan den ikasturtean, oraindik Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikaslea zela, Jurgik orientazioan emaitza bikainak lortu zituen; besteak beste, Espainiako txapeldun izan zen M12 kategoriako Hiri Sprint Orientazioan, eta berriro ere podiumera igo zen La Cerdanyan jokatutako Espainiako Basoko Orientazio Txapelketan.

Emaitzez eta dominez harago, bereziki pozten gaitu horien guztien atzean dagoena ikusteak: entrenamendua, ahalegina, konstantzia, norbere burua gainditzeko gaitasuna eta gustuko duen horrekiko grina. 💪🧭

Zorionak, Jurgi! 👏👏

Azken albisteak

2026/09/29
KulturLabek ateak ireki ditu berriro 2026-2027 ikasturte honetan
2026/09/28
Danimarkako ikasleak Lauaxetan, Batxilergoko ikasleekin truke-esperientzia partekatzen
2026/09/28
Txirringa Eskolan: modu seguru eta jasangarrian mugitzen ikasten
2026/09/28
Egonaldiak: elkarrekin bizi, hazi eta ikasteko beste modu bat
Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da

Kategoriak

Buletinean harpidetu