Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > Entzun eta ez ahazteko: indarkeriari ez!

🕊️Ikasketa guztiak ez dira liburuetan aurkitzen. Badaude bizipenak, testigantzak, gizatasunez eta ausardiaz beteak, gure ikasleengan benetako arrastoa uzten dutenak. Lauaxetan, urtero, DBH 4. mailako ikasleek indarkeria terroristaren biktima baten testigantza zuzena entzuteko aukera paregabea dute, Adi-Adian programaren barruan.

Topaketa hau ez da soilik gertatutakoari buruzko informazioa jasotzea; bizipenak ulertzea da, minaren eta ondorioen aurrean begiak zabaltzea. Zorionez, gure seme-alabei ez zaie tokatu garai hori bizitzea, baina gizarte gisa ezin dugu gertatutakoa ahaztu. Are gehiago, hutsegiteetatik ikasi behar dugu, eta argi izan: indarkeria ez da eta ez da inoiz izango ideiak defendatzeko bidea.

Biktimen hitzak entzuteak enpatiaz hurbiltzea ahalbidetzen du, eta gure gazteengan errespetua, elkarrizketa eta eguneroko lana balio gisa finkatzen laguntzen du. Horiek baitira etorkizun bidezkoago, baketsuago eta gizatiarrago baterako oinarriak.

Eskerrik asko emandako guztiagatik. Eskerrik asko irakatsitako guztiagatik. Oroimen kritikotik baino ezin dugu etorkizun hobe bat eraiki. 🌱💬

 

Azken albisteak

2026/05/29
Eskolaz kanpoko ekintzak eta IB: ikasgelatik harago ere ikasten dugu
2026/05/29
Talentudun hitzak: Izaro Pagalday Aburto, Urruzuno lehiaketan saritua
2026/05/28
Harago begiratzen ikastea: MYT1L Extravalientes elkartearen hitzaldia LHn
2026/05/27
Gizartea hobetzeko ikastea: Odol Emaile proiektua DBH 3. mailan
2026/05/26
Sormena.. eta ura, beroari aurre egiteko
2026/05/25
Urrea Nile eta Alizerentzat L’Atelier Dantza eskolarekin, Euskalduna Jauregian

Kategoriak

Buletinean harpidetu