Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > GIH eta Agenda 2030 > Eskolarteko eta udal foroa: gizarte inklusiboago baten aldeko konpromisoa

🌍 Atzo goizean, DBH 1. mailako Agenda 2030 arduradunek Amorebieta-Etxanoko beste ikastetxeekin batera Eskolarteko Foroan, El Carmelo ikastetxean, eta Udal Foroan, Udaletxean, parte hartu zuten, alkatearekin eta zinegotziekin batera.

Jardunaldian zehar, ikasturte honetan inklusioaren inguruan egindako ekintzak aurkeztu zituzten; besteak beste, kirol inklusiboari buruzko hitzaldia eta duela aste batzuk egindako kirol inklusiboak ezagutzeko tailerra. 🤝

Udal Foroa amaitu ondoren, ikasleek manifestu bateratua irakurri zuten. Bertan, ingurune hurbilean egindako ekintza xumeek ere mundu hobeago bat eraikitzen laguntzen dutela azpimarratu zuten, eta konpromiso argiak hartu zituzten: inor ez baztertzea, errespetuz jokatzea, desberdintasunak baloratzea eta denon artean gizarte inklusiboago bat eraikitzea. 💚

Esperientzia honek lotura zuzena du Bachillerato Internacionalaren filosofiarekin: ikasleek euren ingurunea behatu, gaur egungo erronkei buruz hausnartu eta arduraz ekitea. ✨

Aldaketa egunerokoan hasten delako: ikasgelan, patioan, taldeetan eta gure harremanetan.

Azken albisteak

2026/07/06
Zintzilik 2026 lehiaketan sarituak
2026/07/02
Ane Iglesias Miño, Batxilergoko Sari Berezia
2026/07/01
Mendi Ibiltaria: natura, abentura eta taldean bizitzeko esperientzia
2026/07/01
Bela Camp: itsasoa, lankidetza eta uda bizitzeko beste modu bat
2026/06/30
Eginoko Udalekuak: natura, abentura eta kanpamentu giroa
2026/06/30
Lizarrako Udalekuak: uda, lagunak eta mila abentura

Kategoriak

Buletinean harpidetu