Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Sariak eta aintzatespenak > Egin eta Ekin ekimenean saria, etxeko berdintasuna sustatzen duen app batekin

 💡✨Lauaxeta Ikastolako DBH 2ko ikasleek Egin eta Ekin ekimenean parte hartu dute, Bizkaiko Foru Aldundiak ikastetxeetan kultura ekintzailea sustatzeko bultzatutako programan.

Edizio honetan, Paula Ibáñez, Irene Uribe, Maialen Cubero eta Erik Aurre ikasleek osatutako taldeak saria jaso du “Berdin Lan” proiektuarekin: etxeko lanak berdintasunetik banatzen laguntzeko sortutako app bat.

Proposamenak eguneroko errealitate hurbil bati erantzuten dio: etxeko lanen banaketan ardurak modu orekatuagoan, bidezkoagoan eta partekatuagoan antolatzeko beharrari. App honen bidez, ikasleek teknologia berdintasunaren eta elkarbizitzaren zerbitzura jarri dute.

Proiektu honek lotura zuzena du Nazioarteko Batxilergoaren (IB) ikuspegiarekin: ikaskuntza aktiboa, errealitatearekin konektatua eta ingurunean eragin positiboa sortzera bideratua.

Zorionak, Paula, Irene, Maialen eta Erik! 👏
Ikastea behatzea, irtenbideak sortzea eta gizartea hobetzeko ekitea ere badelako.

Azken albisteak

2026/07/06
Zintzilik 2026 lehiaketan sarituak
2026/07/02
Ane Iglesias Miño, Batxilergoko Sari Berezia
2026/07/01
Mendi Ibiltaria: natura, abentura eta taldean bizitzeko esperientzia
2026/07/01
Bela Camp: itsasoa, lankidetza eta uda bizitzeko beste modu bat
2026/06/30
Eginoko Udalekuak: natura, abentura eta kanpamentu giroa
2026/06/30
Lizarrako Udalekuak: uda, lagunak eta mila abentura

Kategoriak

Buletinean harpidetu