Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > Kontsumo arduratsua lantzen DBH 2n

馃洅馃摎 DBH 2ko ikasleek Kontsumobideren eskutik hitzaldi interesgarri bat jaso dute. Kontsumobide da Euskal Kontsumo Institutua, eta kontsumitzaileen informazioa, prestakuntza eta eskubideen babesa sustatzea du helburu.

Saio honen bidez, ikasleek eguneroko bizitzan oso presente dauden gaiak lantzeko aukera izan dute: kontsumo arduratsua, publizitatearen eragina, erosketa impulsiboak edo kontsumitzaile gisa dituzten eskubideak, besteak beste.

Horrelako ekimenek ikasgelako ikaskuntza benetako egoerekin lotzen dute, eta ikasleen pentsamendu kritikoa, autonomia eta erantzukizuna garatzen laguntzen dute.

Lauaxeta Ikastolan gaur egungo gizartean modu kontziente, autonomo eta arduratsuan bizitzeko prestatzen duten esperientzia hezitzaileen alde egiten jarraitzen dugu.

Azken albisteak

2026/07/13
Opor onak izan!
2026/07/13
Udaleku irekien beste edizio bat!
2026/07/13
Lizarra eta Eginoko kanpamentuetatik bueltan!
2026/07/06
Zintzilik 2026 lehiaketan sarituak
2026/07/02
Ane Iglesias Mi帽o, Batxilergoko Sari Berezia
2026/07/01
Mendi Ibiltaria: natura, abentura eta taldean bizitzeko esperientzia

Kategoriak

Buletinean harpidetu