🤝✨Lauaxeta Ikastolan lanean aritu gara EduCaixak antolatutako “Liderazgo para el Aprendizaje” ekimenaren barruan. Programa honek lidergo pedagogikoa indartzea eta ikastetxeei hobekuntza-prozesuetan laguntzea du helburu, ikasleen ikaskuntzan eragin positiboa izateko. 📚
Lauaxeta Ikastolan programa honetan parte hartzen ari gara gure ikasketa lan taldearen bidez, beste ikastetxe batzuekin batera hausnarketarako, analisirako eta hobekuntza partekaturako espazioak sortuz. Oraingo lan saio honetan, gurekin izan dira Nojako CEIP De Palacio eskola eta Santoñako IES Marismas institutua. 🏫
Horrelako lan saioetan, ikastetxe bakoitzak bere proiektuaren egoeraren berri ematen du, egindako bidea partekatzen du eta elkarri laguntzen diogu erronkak identifikatzen eta hurrengo urratsak zehazten. Izan ere, ikastea ez da soilik barrura begiratzea; beste esperientzia batzuk entzutea, ikuspegi berriak jasotzea eta elkarrekin eraikitzea ere bada. 🌱
Urte beteko programa honen fruituetako bat da “Hutsaren forma” proiektua. Lauaxeta Ikastolako Kulturlaben garatzen dugun ekimen hau LH 3tik DBH 3ra bitarteko gaitasun handiko ikasleen beharrei erantzuteko sortua da. Ikasle hauei zuzendutako espazio espezifikoa da, ikertzeko, sortzeko eta sakontzeko aukera eskaintzen diena, euren interesekin konektatzen duten proposamenen bidez eta haien garapen pertsonal zein akademikoa bultzatuz. 🎨🔬
Proiektua astero bi orduko saioetan antolatzen da, eta bertan artea eta STEM uztartzen dira: adierazpen artistikoa, pentsamendu zientifikoa eta arazoen ebazpen sortzailea bateratuz. Prozesuan zehar, ikasleek esperimentatzeko, ideiak garatzeko eta hainbat arlotan sakontzeko aukera dute, jakin-mina, pentsamendu kritikoa eta sormena sustatzen dituen ingurune batean. 💡
Amaieran, egindako lana azken erakusketa batean aurkezten da, komunitatearekin partekatuz eta bizitako prozesuari zein lortutako emaitzei balioa emanez. Izan ere, talentua laguntzea behar diren espazioak, erronkak eta aukerak eskaintzea ere bada, ikasle bakoitzak bere garapena ahalik eta gehien lor dezan. 🌟
Ikuspegi hori guztiz bat dator Bachillerato Internacionalaren filosofiarekin. IBren baitan, ikaskuntza ez da edukiak barneratzea bakarrik; ikasleek pentsatzeko, ikertzeko, sortzeko, elkarlanean aritzeko eta arduraz jarduteko gaitasunak garatzea ere bada. 🌍
“Liderazgo para el Aprendizaje” bezalako ekimenetan parte hartzeak komunitate gisa hazten laguntzen digu, hobekuntza partekatuaren kultura indartuz eta gure lanaren erdigunean beti gauza bera jarriz: ikasleen ikaskuntza eta garapen integrala. ❤️







