Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > Ikastolara egokitzea denbora kontua da… eta erritmo bakoitza bakarra da

💛 Ikastolako lehen egunek ilusioa eta jakin-mina ekar ditzakete… baina baita malkoak ere. Ume batek agur esateko unean negar egiten duenean, ulergarria da familiek zalantzak eta kezka sentitzea, baita batzuetan nolabaiteko erruduntasuna ere.

Baina egokitzapen-prozesuan negar egiteak ez du esan nahi zerbait gaizki doanik.

Egokitzea espazio berri bat deskubritzea da, beste pertsona batzuekin loturak sortzea, errutina desberdinak ezagutzea eta, pixkanaka, familia-ingurunetik kanpo ere toki seguruak daudela ikastea. 

Ume bakoitzak bere denbora behar du. Batzuk azkar egokitzen dira eta beste batzuek egun gehiago behar dituzte. Ez dago erritmo zuzen bakar bat.

Pazientziarekin, segurtasunarekin, maitasunarekin eta laguntzarekin, hasieran ezezaguna zen hori ezaguna bihurtzen hasten da. Eta iristen dira sarrerako lehen irribarreak, etxera bueltan kontatutako istorioak, lagun berriak eta hurrengo egunean itzultzeko gogoa. 

Prozesu horretan guztian, familiok eta ikastolak elkarrekin egiten dugu bidea. 

Azken albisteak

2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!
2026/09/14
Ondo jatea ere ikastea da 
2026/09/14
Egunen batean hemen izan zinetenontzat: ikasturte on! 
2026/09/10
Elkarrekin hasten den bidea
2026/09/10
Familia eta ikastola: komunikazioak hobeto hezten laguntzen digunean
2026/09/10
2026-2027: elkarrekin hazi eta ikasteko ikasturte berria

Kategoriak

Buletinean harpidetu