Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > Kirol Plana: kirola Haur Hezkuntzatik hasten da

🏃‍♀️ Lauaxetan argi daukagu ohitura osasungarriak ez direla gerorako utzi behar. Mugimendua, jarduera fisikoa eta kirola 2 urtetik aurrera gure hezkuntza-proiektuaren parte dira, haur bakoitzaren adinera eta garapen-unera egokituta.

Hain zuzen ere, helburu horrekin sortu da gure Kirol Plana: jarduera fisikoa ikasleen eguneroko bizitzan modu naturalean txertatzea eta, txikitatik, mugitzeko, jolasteko eta kirolaz gozatzeko modu desberdinak ezagutzeko aukera eskaintzea. 🌱

👧🧒 2 urtetik aurrera, jarduera fisikoa eguneroko errutinaren parte da, mugimendua eta koordinazioa bereziki landuz. Etapa honetan garrantzi berezia du Aucouturier metodoan oinarritutako psikomotrizitateak ere. Jolasaren eta mugimendu librearen bidez, garapen motorra ez ezik, autonomia eta garapen emozionala ere sustatzen dira.

🧘 3 urtetik aurrera, yoga saioak ere txertatzen ditugu, kontzentrazioa, erlaxazioa eta ongizate emozionala lantzeko.

🏊‍♀️⚽🏀 Eta pixkanaka esperientziak zabaltzen joaten dira. Ikasleek igeriketa, futbola edo saskibaloia bezalako kirolak ezagutzeko aukera dute, betiere modu ludikoan eta adin bakoitzera egokituta. Lehen etapa hauetan helburua ez da espezializazioa, baizik eta probatzeko, ezagutzeko eta trebetasun motor desberdinak garatzeko aukerak eskaintzea.

2026-2027 ikasturtean, gainera, 3 urteko ikasleek igeriketa ikastaro trinkoa egiteko aukera dute apiriletik maiatzera. 4 urteko ikasleek igeriketa, saskibaloia edo futbola egin dezakete astean behin, doan eta aukeran; eta 5 urteko ikasleek diziplina horietako bat aukeratzen dute. 4 eta 5 urteko ikasleen kasuan, esperientzia hori eskola-ordutegiaren barruan ere osatzen da.

🤝 Izan ere, kirola ariketa fisikoa baino askoz gehiago da. Kirolaren bidez ahalegina, lankidetza, errespetua, irmotasuna, konfiantza eta norbere burua gainditzeko gaitasuna ere garatzen dira.

Eta Haur Hezkuntzan hasten den bide horrek hezkuntza-etapa osoan jarraitzen du. 2 urtetik Batxilergora arte, Lauaxetak hainbat kirol-esperientzia eta diziplina eskaintzen ditu, eskola-ordutegiaren barruan zein kanpoan, helburu komun batekin: ikasle bakoitzak gustuko duen jarduera fisikoa aurkitzea eta bizitza osasuntsu baten parte bihurtzea.

💚 Mugitu, probatu, jolastu, ezagutu eta gozatu.

Kirola txikitatik modu positiboan bizitzen denean, errazagoa baita etorkizunean ere gure bizimoduaren parte izatea.

 

 

 

Azken albisteak

2026/09/30
Hasi dira eskolaz kanpoko jarduerak Lauaxetan!
2026/09/29
KulturLabek ateak ireki ditu berriro 2026-2027 ikasturte honetan
2026/09/29
Jurgi Calzada berriro ere estatuko podiumean
2026/09/28
Danimarkako ikasleak Lauaxetan, Batxilergoko ikasleekin truke-esperientzia partekatzen
2026/09/28
Txirringa Eskolan: modu seguru eta jasangarrian mugitzen ikasten
2026/09/28
Egonaldiak: elkarrekin bizi, hazi eta ikasteko beste modu bat

Kategoriak

Buletinean harpidetu