Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Eskolaz kanpokoak eta udakoak > Asteburu baterako proposamena

Inkestan egin dozuezan eskaerei erantzunez, 4 eta 12 urte bitarteko seme-alabarik badaukazu, urriaren 16ko astebururako plan posible bategaz gatoz: “Jostailuen kutxa”, ABAOk Arriaga Antzokian eskaintzen dauan ipuin musikal samurra, Lauaxetaren ikasleentzat prezio berezian eskuragarri dagoena.
Plana gustokoa badozu, informazio gehiago aurkituko dozu ondoren.

Ikastaro guztietan bezala, ABAOgaz ere elkarlanean arituko gara ikasleen artean musikarako zaletasuna sortzeko programa didaktikoan.
Denboraldi honen hasieran, ikastetxe laguntzaileetako familiak garen aldetik, datorren hileko familia-saioetara joateko aukera eskaini deuskue, prezio berezia emonez: haurren eta helduen sarrera guztiek haurren prezioa izango dabe, 11 €(talde bat osatuz).
Gutxienez 20 pertsona).
“La Caja de los Juguetes” ikuskizuna Arriaga Antzokian eskainiko da, urriaren 16an 18: 00etan eta urriaren 17an, goizeko 12: 00etan eta arratsaldeko 18: 00etan. 4 urtetik aurrera gomendatzen da.
Bertaratu nahi izanez gero, 4 urtetik Lehen Hezkuntzara bitarteko familiei posta elektronikoz bidali deutsuegun emailean ikusiko dozue izen emoteko galdetegia.

Azken albisteak

2026/06/26
STEM Camp: eraiki, probatu eta eginez ikasi
2026/06/26
Begirale Ikastaroa: laguntzen, dinamizatzen eta esperientziak sortzen ikasteko
2026/06/25
Bilbao Basket Lauaxeta Saski Campus: uda saskiratze erritmoan
2026/06/25
SDA Lauaxeta Futbol Campus: futbola, taldea eta uda giroa
2026/06/24
Skate Camp: oreka, mugimendua eta jarrera handia
2026/06/24
Xuban Gorroño, Euskadiko txapeldun kadete mailan

Kategoriak

Buletinean harpidetu