Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Ekitaldiak eta ospakizunak > Entendimentua eta urdaila elikatzen dituzten tradizioak!

Gaur, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek Txitxiburduntzi eguna ospatu dute. Argazki batzuekin utziko zaituztegu, baina pena da usaina ez iristea eta zaporeaz gozatzerik ere ez izatea. Ez dizuegu inbidia gehiago eman nahi! Baina ba al dakizue ezer ohitura honi buruz?

Txitxi-burruntzi eguna Euskal Herriko ohitura zaharra da, hainbat tokitan Inauteri aurreko igandean ospatzen zen. Egun honetan jendea mendira joaten zen, sua prestatu, makilatxo batez burruntzia egiten zen, eta gero, txorizoa txistorra zein beste txerrikiak sutan erretzen ziren.

Gaur egun, tradizio hau gure inguruko hainbat herritan bizirik dago. Txitxi-burruntzi eguna kanpoan une alaia pasatzeko aitzakia paregabea da, burruntzian prestatutako janariak dastatuz. Lagunekin zein familiarekin ospatzen da, eta leku batzuetan erromeriak ere antolatzen dira, ospakizunekin, jolasekin, musika eta dantzaldiekin.

Egun honek izen ezberdinak jasotzen ditu lekuaren arabera:

  • Txitxiburduntzi
  • Kanporamartxo
  • Sasimartxo
  • Basokoipetsu
  • Kanpamartxo
  • Txitxiburruntzi
  • Sasikoipetsu
  • Basatoste
  • Basaratoste
  • Basaratuste
  • Sarteneko
  • …

(Info: inurri.eskaut.org)

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu