Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Ekitaldiak eta ospakizunak > Lauaxeta Ikastolako jaia: ondo pasatzeko jarduera ugari!

Ikasturtearen amaierara hurbiltzen ari gara eta berarekin batera ikastolako jaia dator. Jarduera asko prestatu ditugu ondo pasa dezazuen, eta pentsatu dugu ideia ona izango litzatekeela kokapenaren, tipologiaren eta ordutegiaren arabera jasotzea, hobeto antola zaitezten eta zuen intereseko guztiaz goza dezazuen. Datorren ekainaren 8an, larunbata, izango duzu: pintakarak, puzgarriak, dantza tailerrak, eskulanak, animaliak zaintzekoak, maketa erakustaldiak, obrak, dantzak, gimnasia, musika,… futbol partidak, Robosumo eta Berdintasunaren aldeko Olinpiada bat barne! Azken hau Lauaxetako Haregin, berdintasunaren aldeko ikasleen taldearen eskutik.

Izan ere, jaian izango diran ekintza guztiak dinamizatzen, boluntarioki aurkeztu diran ikasleek gidatuko dituzte!

Programa osoa esteka honetan klik eginez ikus dezakezu.

Etorri eta gozatu!

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu