Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Kudeaketa > Bikain urrea: erakunde mailan euskararen presentzia eta erabilera ziurtatzen digun erakusgarria

Sarritan esaten dugu helduak erreferentziazko ispilu garela gure seme-alabentzat, eta gure jardunak koherentea izan behar duela eskatzen diegunarekin. Hori eremu guztietan gertatzen da, euskara barne. Horregatik, kanpoko erakunde batek Lauaxeta Ikastolan euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa ziurtatzea nahi izan dugu.

Eta auditoria egin ondoren, pozik gaude aste honetan bertan jakinarazi digutelako ziurtagiria lortzeaz gain, Bikain Urrea ziurtagiria lortu dugula, puntuazio gorena egiaztatzen duena.

Badakigu gure seme-alabek gure adibidetik behatzen eta ikasten dutela, eta, beraz, gure erakundean euskararen erabilera mantentzea eta sustatzea funtsezko urratsa da hezkuntzan eta gure kultura zaintzeko orduan.

Eskerrak eman nahi dizkiegu lorpen hau posible egin duten guztiei, eta euskarak gure eguneroko bizitzaren eta nortasunaren parte izaten jarrai dezan lanean jarraitzeko konpromisoa berresten dugu. Eskerrik asko eta zorionak guztioi!

BIKAIN-Euskararen Kalitate Ziurtagiria ziurtagiri ofizial, publiko eta doakoa da, Eusko Jaurlaritzak luzatzen duena, eta enpresa nahiz erakunde batean euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen duena. Ebaluazio bat egin ondoren eskura daitekeen ziurtagiria da, hortaz.

Bikain sistemaren arabera 1000 puntu lor litezke gehienez ere, %100eko betetze-maila alegia. Hori horrela, hiru aitortza-maila edo ziurtagiri ezarri dira, kolore bana dutelarik:

  • Oinarrizko maila edo Bikain beltza 200 puntu gutxienez
  • Tarteko maila edo Bikain zilarra 400 puntu gutxienez
  • Goi maila edo Bikain urrea 700 puntu gutxienez

Azken albisteak

2026/05/13
Gaitasun Altuei buruzko Kongresuan parte hartzen ari gara
2026/05/13
Izaro Pagalday, Bizkaiko Eskolarteko bertso finalerako sailkatua
2026/05/12
Ongizatea eta zaintza emozionala Zaindegi ikasle-agentziaren eskutik
2026/05/11
Aprendiendo sobre impuestos y ciudadanía en 4º de ESO
2026/05/11
Adei Gorospe, Bizkaia Cup txapelketako txapelduna kadete B mailan
2026/05/11
Lauaxetako ikasleak sarituak Elhuyar Zientzia Azokan

Kategoriak

Buletinean harpidetu