Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Oharrak > Lauaxeta penaz dago gaur: Goian Bego, Jabi

Joan den astean blog honetan post bat idatzi genuen Lauaxetan egunerokoan lan egiten dugunok zuei aurkezteko eta zuen seme-alaben egunerokotasuna osatzen dugunok gertutik ezagutzeko.

Gaur gure arteko pertsona baten heriotzaren berri tristea partekatzeko idazten dugu: Jabi Lopezena.

Langile nekaezina eta 40 urte baino gehiagoz Lauaxetan lanean ekin duena, bere zigilua eta aztarna utzi ditu, ez bakarrik Lauaxetaren instalazio eta eraikin guztietan, hauen mantentze-lanen arduradun gisa, baita Lauaxeta osatzen dugun pertsona guztiengan ere.

Horregatik, tristura handia sentitzen dugu, eta hemendik, Lauaxetaren eta berau osatzen dugun guztion izenean, Jabiren omenez hitz batzuk izan nahi ditugu eta besarkada bero bat bidali nahi diegu maite zuten familia eta pertsona guztiei.

Goian Bego.

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu