Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Hezkuntza eta guraso eskola > Familia eta ikastola, erronka digitalen aurrean elkarlanean

Lauaxeta Ikastolan gure ikasleen bidelagun izaten jarraitzen dugu, egunerokoan gero eta presentzia handiagoa duen eremu batean ere: ingurune digitalean.

Azken asteetan zehar, ikasleekin batera hausnarketa eta datu-bilketa prozesu bat garatu dugu teknologiaren erabilerari, ohitura digitalei eta horrekin lotutako arriskuei buruz. Haien errealitatea entzutea, nola mugitzen diren ulertzea eta beharrak aztertzea izan da abiapuntua.

Prozesu hau Sasoia erakundearen eskutik landu dugu, gure komunitatearen ongizate digitala lantzen eta sakontzen jarraitzeko.

Hurrengo pausuan, gaur familiei helarazi diegu egindako lanketa, “Zibersegurtasuna: arrakala ixtea eta arrisku digitalak” saioan. Topagune honek jasotako informazioa partekatzeko, elkarrekin hausnartzeko eta seme-alaben teknologia erabilerari buruzko tresna praktikoak eskaintzeko balio izan du, haien bidelaguntza modu seguru, kontziente eta hezitzailean egiteko.

Familia eta ikastolaren arteko elkarlanetik soilik eman diezaiokegu erantzuna gaur egungo erronkei eta eraiki ingurune digital seguruago bat gure seme-alabentzat. 💻🔒

Azken albisteak

2026/07/13
Opor onak izan!
2026/07/13
Udaleku irekien beste edizio bat!
2026/07/13
Lizarra eta Eginoko kanpamentuetatik bueltan!
2026/07/06
Zintzilik 2026 lehiaketan sarituak
2026/07/02
Ane Iglesias Miño, Batxilergoko Sari Berezia
2026/07/01
Mendi Ibiltaria: natura, abentura eta taldean bizitzeko esperientzia

Kategoriak

Buletinean harpidetu