⛰️ Eginoko Udalekuetan, naturak hartzen du protagonismoa. LH5 eta LH6ko ikasleek 14 eguneko egonaldia bizi dute mendiz, abenturaz, elkarbizitzaz eta egunerokotasunetik urruntzen diren jarduerez inguratuta.
Udalekua Haitzur aterpetxean egiten da, mugitzeko, deskubritzeko, partekatzeko eta gozatzeko ingurune natural eder batean. Talde-jolasak, abentura-ekintzak, elkar ezagutzeko dinamikak, aire zabaleko jarduerak eta ingurunea errespetuz eta jakin-minez begiratzen laguntzen duten esperientziak bizi dira bertan.
Eginok benetako kanpamentuen ukitu berezia dauka: taldearekin jaiki, elkarrekin gosaldu, eguna ekintzaz bete, merienda hartu, egun bizi baten ondoren dutxatu, gaueko jarduerez gozatu eta eguna asko bizi izanaren sentsazioarekin amaitu.
Ondo pasatzeaz gain, ikasleek autonomia, elkarbizitza, taldearen zaintza eta naturarekiko lotura lantzen dituzte. Dena esperientziatik, mugimendutik eta kanpamentuetan bakarrik gertatzen diren une horietatik.
Egino abentura da, mendia da, taldea da eta uda bere horretan. 🌿⛰️
Instagrameko kontua izten dizugu begirada bat bota dezazun: https://www.instagram.com/eginoudalekua_lauaxetaikasto/







