Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Eskolaz kanpokoak eta udakoak > Lizarrako Udalekuak: uda, lagunak eta mila abentura

🌞 Lizarrako Udalekuetan, uda gogoz bizi da: jolasak, igerilekua, aire zabaleko jarduerak, elkarbizitza, partekatutako uneak eta gogoratzeko moduko bizipen ugari.

LH3 eta LH4ko ikasleek 14 eguneko egonaldia egiten dute Lizarran, egunerokotasunetik kanpoko ingurune batean. Egun bakoitzak zerbait berria dakar: ekintzak, irteerak, talde-dinamikak, denbora librea, lagun berriak eta kanpamentu giroa.

Egun hauek autonomia irabazteko, besteekin bizitzen ikasteko, taldearen erritmoa zaintzeko eta ohiko egunerokoan bizitzen ez diren esperientziez gozatzeko balio dute. Etxetik irtetea, logela partekatzea, antolatzea, parte hartzea eta ondo pasatzea ere haztearen parte dira.

Lauaxeta Ikastolan, udalekuek beste modu batean ikasteko aukera eskaintzen dute: jolasaren, naturaren, elkarbizitzaren eta esperientzia zuzenaren bidez. Mahairik gabe, azterketarik gabe eta uda giroz betetako motxilarekin.

Lizarrak igerileku usaina du, barreak, abentura eta betiko geratzen diren oroitzapenak. 💦🏕️

Instagrameko kontua izten dizugu begirada bat bota dezazun: https://www.instagram.com/lizarraudalekua_lauaxetaikasto/

Azken albisteak

2026/07/13
Opor onak izan!
2026/07/13
Udaleku irekien beste edizio bat!
2026/07/13
Lizarra eta Eginoko kanpamentuetatik bueltan!
2026/07/06
Zintzilik 2026 lehiaketan sarituak
2026/07/02
Ane Iglesias Miño, Batxilergoko Sari Berezia
2026/07/01
Mendi Ibiltaria: natura, abentura eta taldean bizitzeko esperientzia

Kategoriak

Buletinean harpidetu