Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Eskolaz kanpokoak eta udakoak > Eginoko Udalekuak: natura, abentura eta kanpamentu giroa

⛰️ Eginoko Udalekuetan, naturak hartzen du protagonismoa. LH5 eta LH6ko ikasleek 14 eguneko egonaldia bizi dute mendiz, abenturaz, elkarbizitzaz eta egunerokotasunetik urruntzen diren jarduerez inguratuta.

Udalekua Haitzur aterpetxean egiten da, mugitzeko, deskubritzeko, partekatzeko eta gozatzeko ingurune natural eder batean. Talde-jolasak, abentura-ekintzak, elkar ezagutzeko dinamikak, aire zabaleko jarduerak eta ingurunea errespetuz eta jakin-minez begiratzen laguntzen duten esperientziak bizi dira bertan.

Eginok benetako kanpamentuen ukitu berezia dauka: taldearekin jaiki, elkarrekin gosaldu, eguna ekintzaz bete, merienda hartu, egun bizi baten ondoren dutxatu, gaueko jarduerez gozatu eta eguna asko bizi izanaren sentsazioarekin amaitu.

Ondo pasatzeaz gain, ikasleek autonomia, elkarbizitza, taldearen zaintza eta naturarekiko lotura lantzen dituzte. Dena esperientziatik, mugimendutik eta kanpamentuetan bakarrik gertatzen diren une horietatik.

Egino abentura da, mendia da, taldea da eta uda bere horretan. 🌿⛰️

Instagrameko kontua izten dizugu begirada bat bota dezazun: https://www.instagram.com/eginoudalekua_lauaxetaikasto/

Azken albisteak

2026/09/28
Danimarkako ikasleak Lauaxetan, Batxilergoko ikasleekin truke-esperientzia partekatzen
2026/09/28
Txirringa Eskolan: modu seguru eta jasangarrian mugitzen ikasten
2026/09/28
Egonaldiak: elkarrekin bizi, hazi eta ikasteko beste modu bat
Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak

Kategoriak

Buletinean harpidetu