Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Sariak eta aintzatespenak > Aniztasunak aberasten gaitu

Gizarte plural eta anitzean bizi gara, eta jatorri, kultura eta profil desberdidun pertsonez osotutako gizarte bat daukagu. Batzuetan, merezi dau geldiune bat egin eta errealitate jakin batzuei buruz hausnartzea, eta horixe egin dabe, hain zuzen ere, Lauaxetako ikasle batzuek arrazakeriaren aurkako Fair Saturdayko “Pentsatzeko ipuinak” ekimenean. Gehiago jakin nahi dozu?

Jarraitu irakurtzen.

Arrazakeriaren inguruan hausnarketa sakona egitera gonbidatzen gaituen  istorioak dira Mikel, Kattalin, June, Aiala, Jon eta Izarorenak. Lauaxeta Ikastolako LHko ikasleek idatzitako “Pentsatzeko ipuinak” eta eginiko lan onagatik saria jaso dabenak. Ondoko liburu digitalean ezagutu daikezuzan istorio politak.

Gure gizartean identifikatzen diren hainbat arazotan oinarrituta, Fair Saturdayk urtero antolatzen dau ikasleentzako literatura lehiaketa. Orain arte ospatutako edizioetan, bullying-a eta matxismoa izan dira gai nagusiak; aurten, arrazakerian zentratu dira.

Sari banaketa uztaila amaieran egin zan eta joan dan astean liburu digitala aurkeztu zan, arrazakeriaren aurkako nazioarteko eguna aprobetxatuz.

Gure seme-alabak arrazismorik gabeko ingurune batean hezteak daukan garrantziaz jabetu behar garela agerian uzten dabe horrelako ekimenek. Desberdintasunek ez gaitzatela etsai bihurtu, baizik eta lagun, aniztasun-inguruneen barruan, etorkizunera begira, arrazakeria desagerrarazteko.

Azken albisteak

2026/06/26
STEM Camp: eraiki, probatu eta eginez ikasi
2026/06/26
Begirale Ikastaroa: laguntzen, dinamizatzen eta esperientziak sortzen ikasteko
2026/06/25
Bilbao Basket Lauaxeta Saski Campus: uda saskiratze erritmoan
2026/06/25
SDA Lauaxeta Futbol Campus: futbola, taldea eta uda giroa
2026/06/24
Skate Camp: oreka, mugimendua eta jarrera handia
2026/06/24
Xuban Gorroño, Euskadiko txapeldun kadete mailan

Kategoriak

Buletinean harpidetu