Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Alkar laguntza > Beste belaunaldi batzuen bizipen aberasgarriak

Gerra, ebakuazioak, beste familia batzuetan hartutakoak, … pertsona batzuek egun hauetan bizi duten zoritxarra eta urte batzuk lehenago gure gertuko pertsonek bizi izan zituzten egoerak.

Orueko egoiliar batzuk DBHko 4. mailako geletara hurbildu dira gaur euren bizipenak ikasleekin partekatzera.

Garai hartako egoeraz jabetzeko hainbat bizipen entzungai: Eguberrietako opari gisa laranja bat jasotzea opari handia zela; egurra, xaboiak eta behar-beharrezko gauzak nola trukatzen ziren baserrien artean; eta nola erosten zizkieten oinetakoei hazi ahala haien bizitza erabilgarria iraunkortzeko, aurreko eta atzeko muturra mozten zien.

Bizipen horiek zerikusi gutxi dute gutako gehienok bizi dugun egoerarekin, baina ondo dator entzutea hain denbora laburrean gauzak zenbat aldatu diren ulertzeko eta daukagun guztia baloratzeko.

Eskerrik asko zuen testigantzengatik!

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu