Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Aliantzak > Badakizu Lauaxetan Cambridgeko titulu ofizialak lor ditzakezula?

Ikasleak hiru eta lau hizkuntzatan trebatzera animatzen ditugu. Eta gaitasun hau, bere erakusgarri diren agiri ofizialak lortzera bideratuta dago.
Hori lortzeko, Lehen Hezkuntzako 6. mailatik aurrera, ikasle guztiak aurkezten dira dagozkien ingelesezko probetara. Gauza bera gertatzen da DBHko 2. mailan, DBHko 4. mailan eta Batxilergoan. Proba horiek egunotan egiten ari dira, hain zuzen ere.
Euskarari dagokionez ere beste horrenbeste egiten da, eta Batxilergoko 1. mailako ikasleak animatzen ditugu C1 ziurtagiria euskaraz lortzera. Gainera, entrenamendu berezi bat eskaintzen zaie, egiaztapen hori lortzeko proba hobeto prestatzeko.
Frantsesaren eta alemanaren kasuan, Batxilergoko kanpo-probetara ere aurkeztera animatzen ditugu, ikasleek duten mailaren arabera.
Batxilergoa amaitu orduko lortzen dituzten akreditazioak hizkuntzen portfolioan jasotzen dituzte.

Azken albisteak

2026/07/13
Opor onak izan!
2026/07/13
Udaleku irekien beste edizio bat!
2026/07/13
Lizarra eta Eginoko kanpamentuetatik bueltan!
2026/07/06
Zintzilik 2026 lehiaketan sarituak
2026/07/02
Ane Iglesias Miño, Batxilergoko Sari Berezia
2026/07/01
Mendi Ibiltaria: natura, abentura eta taldean bizitzeko esperientzia

Kategoriak

Buletinean harpidetu