Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Sariak eta aintzatespenak > Lauaxetako ikasle bat irabazle Booktuberren, euskarazko irakurketa sustatzea helburu duen lehiaketan

Lauaxeta Ikastolako hainbat ikaslek, Amorebieta-Etxanok antolatutako Booktuber lehiaketan parte hartu dute. Finalisten artean Aroa Gonzalez Diez, Onintze Hueto Herrera, Irene Uribe Rodriguez eta Paula Ibañez Bilbao. Gaurkoan, sari banaketa izan da zuzenekoan eta Aroa Gonzalez irabazle suertatu da bere kategorian!

Lehiaketa honek teknologia berrien laguntzarekin gazteen artean euskarazko irakurketa sustatzea helburu du eta Amorebieta-Etxanoko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen du. Aurtengo edizioan 131 ikaslek eta 68 taldek hartu dute parte, lau kategoriatan banatuta: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. maila, 1. eta 2. DBH, 3. eta 4. DBH eta Batxilergoa.

Zorionak guztioi eta aurrera!

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu