Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > Pentsatzen ikasteko liburu propioa

Zer iruditzen zaizu pentsatzen lagunduko dizun liburu bat edukitzea? Ezagunak zaizkizun pertsonaien bidez gidatuko zaituen liburu bat, bere ezaugarriak nabarmenduko dituena eta betaurreko batzuk ere eskainiko dizkizuna, horien bidez talde-lana edo ikasteko gogoa bezalako gauza garrantzitsuak argiago ikus ditzazun?

Gure ikasleei asko gustatzen zaie eta sortzeko prozesu osoaren lekuko izan ondoren atzo jaso zituzten liburuak eta hunkituta zeuden!

Pentsamenduaren Pedagogiako liburua da, “Pentsatzen ikasteko abentura” izenekoa.

Gaurkoan ikasleek Pentsamenduaren Pedagogiarako liburua jaso dute “Pentsatzen ikastearen abentura” izenekoa, eta prest daude pentsatzen ikasten jarraitzeko! Liburu honen helburua pentsamendu eraginkorrerako ohitura intelektualak lantzea da: jakin-mina (pentsamendu filosofikoa), sormena (pentsamendu sortzailea), analisia (pentsamendu ikerlaria), ekimena (pentsamendu ekintzailaea), kolaborazioa (pentsamendu kolaboratiboa), zalantzan jartzea (pentsamendu kritikoa) eta autoerregulazioa (pentsamendu metakognitiboa).

Gure ikasleek, filosofiako saioetan, hainbat pertsonaiaren eta sakontzeko jardueren bitartez honakoa ikasiko dute; pentsamendu gaitasunei balioa ematen, kontzinetzia hartzen, entrenatzen eta eguneroko bizitzara transferitzen. Azken finean, modu eraginkorrago eta sakonago batean pentsatzen.

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu