Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Bestelako ekintzak > Liburutegien Eguna: Omenaldi bat Lauaxetako Kulturlab eta liburutegitik!

Gaur, urriak 24, Liburutegien Eguna ospatzen dugu, gure ikaskuntzan eta garapenean hain garrantzitsuak diren espazio hauek aldarrikatzeko data berezia. Lauaxetako Liburutegitik eta Kulturlab gunetik, aukera hau aprobetxatu nahi dugu gure literatur bitxi bati aipamen berezia egiteko: Harkaitz Canoren “Mundua pitzatuta dago baina hantxe gabiltza oinez”, Eusko Jaurlaritzaren Euskadi Literatura Saria jaso duena Euskarazko Haur eta Gazte Literatura modalitatean.
Liburu honek, liburutegiei omenaldia egiteaz gain, literaturaz haratago, heriotza, maitasuna eta familia-harremanak bezalako gai unibertsalak jorratzen ditu. Bere protagonistaren bizitzan zehar, Canok giza egoerari buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu, historiako beste idazle handi batzuk ere gogora ekarriz. Liburutegiek bezala, ezagutzarekin, irudimenarekin eta emozioekin lotzen gaituen lana da.
Gaur, inoiz baino gehiago, liburutegiek topaketarako, ikaskuntzarako eta hausnarketarako duten eginkizuna ospatu eta eskertu nahi dugu, non istorio bakoitzak mundu berriei ateak irekitzen dizkien.

Azken albisteak

2026/05/13
Cambridge azterketa ofizialen astea Lauaxetan
2026/05/13
Gaitasun Altuei buruzko Kongresuan parte hartzen ari gara
2026/05/13
Izaro Pagalday, Bizkaiko Eskolarteko bertso finalerako sailkatua
2026/05/12
Ongizatea eta zaintza emozionala Zaindegi ikasle-agentziaren eskutik
2026/05/11
Aprendiendo sobre impuestos y ciudadanía en 4º de ESO
2026/05/11
Adei Gorospe, Bizkaia Cup txapelketako txapelduna kadete B mailan

Kategoriak

Buletinean harpidetu