Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > Hezkuntza Zentro Egokia Aukeratzearen Garrantzia: Iritzietatik Haratago, Ebidentzietan Oinarrituz

Gure seme-alabentzako ikastetxe egokia aukeratzea da familia gisa har dezakegun erabaki garrantzitsuenetako bat. Iritzi subjektiboetatik haratago, informazio objektiboa eta egiaztatua izateak lasaitasuna eman diezaguke, ahalik eta erabakirik onena hartzearen lasaitasuna emanez. Horretarako, baliagarria da hezkuntza-kalitatea egiaztatzen duten irizpideen araberako ikerketa eta rankingetan oinarritzea.
Azterketa horien artean, El Mundo rankinga eta Forbes zerrenda nabarmentzen dira, ikastetxeen hainbat alderdi ebaluatzen baitituzte, hala nola irakasleen kalitatea, eredu pedagogikoa, emaitza akademikoak eta balioetan oinarritutako prestakuntza, besteak beste. Atsegin handiz esan dezakegu gure ikastetxea sailkapen ospetsu hauetan hainbat urtez agertzen dela, esteka honetan jasotzen den bezala.
Lorpen hau, gure hezkuntza-komunitate osoaren ahaleginaren erakusgarri da, gure ikasleen egungo eta etorkizuneko beharrei erantzungo dien kalitatezko prestakuntza eskaintzeko duen konpromisoaren ebidentzia, hain zuzen.

Ikastetxea ondo aukeratze,a bizitzarako prestatzen duen hezkuntzaren alde egitea da, eta ebidentzia objektiboetan oinarritzea da horretarako modurik onena.

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu