Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > Begirada Kubistak: Filosofia, artea eta emozioa Haur Hezkuntzan

Aurten, Haur Hezkuntzako 5 urteko gelako ikasleak bidaia zoragarri batean murgildu dira: kubismoa ezagutu dute adierazpen artistiko eta filosofiko modura. Eta hori guztia jolastuz, jakin-minetik abiatuta eta sortzeko gogoz egin dute.

Hasi ziren folio zuri batekin eta galdera batekin: Zergatik ez dugu mundua hainbat ikuspegitatik begiratzen aldi berean? Horrela hasi ziren kubismoaren hizkuntza esploratzen, eta beren aurpegi zatituak sortzen hasi ziren paperean. ✏️

Pixkanaka, sortutako artelanak hazten joan ziren: kubista mozorroak diseinatu zituzten, eta are gehiago… gelako kristalak margotzen hasi ziren, artegune bihurtuz! 🖼️🌈

Prozesu honek ez du bakarrik artearekin lotura izan, baizik eta hausnarketa sakona ere ekarri du. Ikasleei begirada propioa izaten lagundu die: Zer ikusten dut? Zer sentitzen dut? Zer adierazi nahi dut? Momentu gogoangarri bat izan da Picassoren Gernika lanaren inguruan egindako behaketa eta solasaldia 💬🕊️
Zer iruditzen zaizu irudia?
Zergatik daude kolore bakarrak?
Zer gertatzen ari da margolan horretan?

Eta artista orok merezi du bere lanak erakustea… Horregatik, hurrengo pausoa da museo bat irekitzea Haur Hezkuntzan! 🏛️🎉 Beste ikasleei zabalik egongo zaien espazioa izango da, non beren artelanak erakutsiko dituzten, eta beraiek izango dira museoko gidariak!

 

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu