Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > Liburuaren astea Lauaxetan: hitzak, sormena eta elkartasuna protagonista

Lauaxetan, liburuak eta literaturaren inguruko esperientziak ardatz dituen astea bizi izan dugu. Irakurtzea ez da bakarrik jakiteko; emozionatzeko, konektatzeko eta mundua ulertzeko modua ere bada. Horregatik, KulturLab espazioaren bidez jarduera ugariz osatu dugu astea, adin guztietako ikasleek hitzaren magia esperimentatu dezaten. 📖✨

🤲 Azoka solidarioa: liburu batek mundua aldatu dezake

Aste honetan, bigarren eskuko liburuen azoka antolatu dugu ikastolan. Ikasleek, irakasleek eta familiek ekarritako liburuekin osatutako azokan, liburuak prezio sinbolikoan eskuratzeko aukera egon da. Bildutako dirua Mundu Bakean GKEari bideratuko zaio, elkartasunaren bidez irakurketaren balioa areagotuz.

🎭 Antzerkia eta sormen literarioa

Ikasleek antzerki-emanaldi batez gozatzeko aukera ere izan dute aste honetan, istorioak gorputzaren, hitzaren eta emozioen bidez bizitzeko.

Eta Aste Santuaren bueltan gehiago dator:

🔸 Bibiñe Pujana ipuin-kontalariaren saioa txikienentzat.
🔸 Jasone Osoro idazlearen solasaldi literarioa, gazteekin elkarrizketa eta hausnarketa sustatzeko.
🔸 Eta, nola ez, banatuko ditugu KulturLab sariak eta “Zu ere erromantiko” lehiaketaren diplomak 💌🏆

Honen guztiaren bidez, ikasleek sormena, komunikazioa, enpatia eta adierazpena lantzen dituzte, liburuaren inguruan bizipen aberasgarriak sortuz.

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu