Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > Jakin-mina hitzaldiak: DBHko ikasleen ikuspegia zabaltzen

DBH 4ko ikasleek Jakinundeko Jakin-mina programan parte hartu dute. Horrela, arlo ezberdinetako goi mailako adituek emandako hitzaldiak jasotzeko eta haiengandik ikasteko aukera izan dute.
Zorionak guztioi: :  Xabat Agirre, Aimar Ardanza, Julen Atxutegi, Asier Cubero, Luke Etxeberria, Beatriz Gorroño, Lander Martínez, Ziortza Toledano eta Maider Uriarte.
Programa honek Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren babesa du, eta Kutxa Fundazioa, Deustuko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Polymat bezalako erakundeen lankidetza.Gaur, Lauaxeta Ikastolako DBHko zenbait ikasle Jakin-mina programako hitzaldietan parte hartzen ari dira. Programa hau Jakiunde, Euskal Herriko Zientzia, Arte eta Letren Akademiak antolatzen du.

Zer da Jakiunde?
Jakiunde 2007ko urriaren 25ean sortu zen, Eusko Ikaskuntza/Sociedad de Estudios Vascos erakundearen ekimenez eta euskal eremuko unibertsitateen babesarekin. Harrezkero, jakintza sustatzeko eta pentsamendu kritikoa bultzatzeko erreferente bihurtu da Euskal Herrian, ingurune zientifiko eta kulturalarekin lotura indartuz.

Zer lortzen dute gure ikasleek Jakin-minarekin?
Jakin-mina hitzaldien bidez, ikasleek aukera dute diziplina ezberdinetako adituak ezagutzeko, jakintzaren arlo berriak deskubritzeko eta beraien jakin-mina pizteko.

 

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu