Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Eskolaz kanpokoak eta udakoak > Etxera buelta… bizipen eta oroitzapenez beteriko motxilarekin

🏕️ 💚🎒Lizarra eta Eginoko udalekuetatik bueltan gara jada! Egun biziak izan dira: natura, jolasak, barreak, abenturak, elkarrizketa luzeak eta murgilaldi freskagarriak izan dira gure egunerokoan 🌞🌲💦. Eta orain, etxera itzuli gara, bizipen ahaztezinez, lagun berriez eta ikaskuntza partekatuez beteta… baita elkar ikusteko gogo handiekin ere! 🤗

ESKERRIK ASKO bihotzez:
Parte hartu duzuen guztioi, zuen energiagatik, alaitasunagatik eta taldean bizitzeko gaitasunagatik 💫
Hezitzaile-taldeari, zuen ardura, zaintza eta sormen mugagabeagatik 👏
Eta familiei, zuen konfiantzagatik eta bidelagun izateagatik 💚

Orain agur esango dugu, baina jada begirada datorren edizioan dugu jarria 🛶🌌
Eskerrik asko eta hurrengo urtera arte! 🌟

Azken albisteak

2026/06/26
STEM Camp: eraiki, probatu eta eginez ikasi
2026/06/26
Begirale Ikastaroa: laguntzen, dinamizatzen eta esperientziak sortzen ikasteko
2026/06/25
Bilbao Basket Lauaxeta Saski Campus: uda saskiratze erritmoan
2026/06/25
SDA Lauaxeta Futbol Campus: futbola, taldea eta uda giroa
2026/06/24
Skate Camp: oreka, mugimendua eta jarrera handia
2026/06/24
Xuban Gorroño, Euskadiko txapeldun kadete mailan

Kategoriak

Buletinean harpidetu