Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Kudeaketa > Etorkizuneko IB sareak ehuntzen

 🤝✨ Atzo, Lauaxeta Ikastolan, Donostiako St. Patrick’s School-eko zuzendaritza eta profesionalen bisita jaso genuen, Nazioarteko Batxilergoa (IB) ezartzeko egiten ari garen ibilbidea ezagutzeko interesa agertu baitute.

Topaketa aberasgarria izan zen: gure esperientzia, orain arte egindako pausoak eta hezkuntza-ikuspegia partekatu ditugu. Izan ere, gure helburua ez da IB zentro bilakatzea soilik, baizik eta bidean laguntzea, elkarrekin ikastea eta komunitatea sortzea, ikuspegi bera duten beste ikastetxeekin batera.

Elkarlan sare sendo bat sortzea funtsezkotzat jotzen dugu: baliabideak, ideiak eta ikaskuntzak partekatzea IB bidean goazen ikastetxe guztiak indartzeko bidea da. Eta gaur, norabide horretan urrats garrantzitsu bat eman dugu.

Eskerrik asko, St. Patrick’s School, zuen bisitagatik eta etorkizuneko lankidetzarako ateak zabaltzeagatik. Elkarrekin jarraituko dugu hazten! 🌍📚✨

 

 

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu