Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Aliantzak > Artea gertatzen denean: sormen tailerrak Kultur Lab-en

🎨  ✨Aste honetan Lauaxeta Ikastolan esperientzia berezia bizi izan dugu: Saioa Olmo eta Raisa Álava artistekin egindako sormen tailerrak, gure Kultur Laben baitan. Kultur Lab kulturaren laborategia da: esperimentatzeko, sortzeko eta pentsamendu kritikoa lantzeko espazioa.

✨ Saioa Olmo

Saioa Olmo artista, ikertzaile eta irakaslea da. Bere lanak praktika kolaboratiboak eta pertsonen arteko harremanak ditu ardatz. Tailerrean, Suusurro instalazioaren bidez, ikasleek artea esperientziatik bertatik bizitzeko aukera izan dute: entzun, jolastu eta elkarrekin hausnartu.

🎨 Raisa Álava

Raisa Álava ilustratzaile eta artista bisuala da, narrazio grafikoari eta adierazpen emozionalari lotutako ibilbidearekin. Joanes serigrafiatik abiatuta, ikasleek irudiek istorioak kontatzeko duten indarra aztertu dute.

🧠 Kultur Lab: ikaskuntza bizipenetatik

Kultur Lab-en kulturaren bidez ikastea ulertzen dugu: galderak eginez, esperimentatuz eta sortuz. Tailer hauek arte garaikidea Lauaxeta Ikastolako ikasleei modu hurbil eta parte-hartzailean gerturatu diete, pentsatzeko, sentitzeko eta mundua beste begirada batekin ikusteko tresna bihurtuz 🌱

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu