Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > GIH eta Agenda 2030 > Lauaxeta uhinetan: Irratiaren Eguna barrutik bizitzen

🎙️ Irratiaren Eguna dela eta, Lauaxeta Ikastola-ko ikasleek komunikazioaren munduarekin lotutako esperientzia berezia bizi izan dute.

Cadena SER-eko Hoy por Hoy saioaren gonbidapena onartuta, ikasle talde batek irrati estudioetara hurbiltzeko aukera izan zuen, bertan LauHaixetara Irratia, Lauaxetako irratiaren funtzionamendua zuzenean azaltzeko. Nola prestatzen dituzten saioak, nola antolatzen dituzten elkarrizketak eta podcastak, eta zer suposatzen duen beraientzat komunikaziorako espazio propio bat izateak azaldu zuten.

Esperientzia honek erakutsi du ikaskuntza gelatik harago doala, benetako testuinguru profesionalekin konektatuz eta komunikazio-gaitasunak, pentsamendu kritikoa eta talde-lana garatuz 📻✨.

Gainera, data berezi hau aprobetxatuz, DBHko ikasleek irrati-proiektua komunitatera zabaldu zuten. Orue egoitzara hurbildu ziren bertako egoiliarrak elkarrizketatzeko eta podcast berezi bat grabatzeko. Galderen bidez, entzute aktiboa, oroimenaren balioa eta belaunaldien arteko lotura landu zituzten, bizipen eta istorio aberatsak jasoz.

Lauaxetan, komunikatzen duen, entzuten duen eta zubiak eraikitzen dituen hezkuntzan sinesten dugu. Irratiaren Egunean, gure ahotsak inoiz baino ozenago entzun dira. Eskerrik asko Cadena Serreri gonbidapenagatik! 🎧💛.

Albistea eta audioa entzuteko aukera izten dizugu hemen.

Azken albisteak

2026/05/13
Gaitasun Altuei buruzko Kongresuan parte hartzen ari gara
2026/05/13
Izaro Pagalday, Bizkaiko Eskolarteko bertso finalerako sailkatua
2026/05/12
Ongizatea eta zaintza emozionala Zaindegi ikasle-agentziaren eskutik
2026/05/11
Aprendiendo sobre impuestos y ciudadanía en 4º de ESO
2026/05/11
Adei Gorospe, Bizkaia Cup txapelketako txapelduna kadete B mailan
2026/05/11
Lauaxetako ikasleak sarituak Elhuyar Zientzia Azokan

Kategoriak

Buletinean harpidetu