Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Hobekuntza eta berrikuntza > “Hutsaren forma”: inspiraziotik sorkuntzara

🌀 Aurreko astean, “Hutsaren forma” proiektuaren barruan, LH 3, 4 eta 5eko eta DBH 1 eta 2ko errendimendu altuko 30 ikaslek esperientzia berezi bat bizi izan zuten Eduardo Chillida-ren obra gertutik ezagutuz.

Eguna Peine del Viento-n hasi zen; bertan, arteak itsasoarekin, haizearekin eta espazioarekin duen elkarrizketa ikusi eta sentitu ahal izan zuten. Ondoren, bisita gidatu batez osatu zuten esperientzia Chillida-Leku-n, artistaren pentsamenduan eta sormen-prozesuan sakonduz.

Irteera hau inspirazio-iturri izan da proiektuaren hurrengo urratserako: datozen asteetan, ikasleek euren eskulturak diseinatu eta eraiki beharko dituzte. Behatzea, hausnartzea eta sortzea uztartzen dituen esperientzia bat, talentuari forma ematen jarraitzeko. 💫

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu